EAEko 15 urtetik gorako biztanleen aren bik Internet erabilten dabe

Bizkaie! 2013-05-20 15:33

Euskal Autonomia Erkidegoan 15 urtetik gorako 1.242.200 Internet-erabiltzaile dagoz, igaz baino %8 gehiago, Eustatek Informazioaren gizarteari buruzko inkesta txostenean argitaratutako datuen arabera. Arabak dauka erabiltzaile-ehunekorik handiena, biztanleen %68, hain zuzen be.

Euskal Autonomia Erkidegoan 15 urtetik gorako 1.242.200 Internet-erabiltzaile dagoz, igaz baino %8 gehiago, Eustatek Informazioaren gizarteari buruzko inkesta txostenean argitaratutako datuen arabera. Arabak dauka erabiltzaile-ehunekorik handiena, biztanleen %68, hain zuzen be.

15 urte baino gehiagoko biztanleen %65,8 Interneteko erabiltzailea da, hau da, adin tarte horretako aren bi. Araba da erabiltzaile gehien daukana, ostean, Bizkaia dago, eta Gipuzkoa, azkenik, biak % 65 inguru.

Biztanle gazteenak, 15 eta 24 urte bitartekoak, ia danek daranbile Internet, %98,6, hain zuzen be. Ganerako adin tarteetan kopurua handitu egin da. Emakumezkoen artean baino, gizonezkoetan dago erabiltzaile gehiago; %47,8 eta %52,2, huranez hurran.

Erabiltzaileen jarduerearen arabera alde nabarmenak dagoz, berbarako, ikasle ia guzti-guztiek erabilten dabe Internet, beharrean dagozanen artean be ia gehienek, eta nahiko gitxiago lanbakoen artean. Dana dala, hazkunderik handiena beharrik ez daukienen artean egon da, Eustaten txostenean agiri danez.

Interneten ibilteko lekurik gogokoena noberaren etxea da, %91,6k hori dino. 2013ko lehenengo hiruhilekoko datuen arabera, ghero eta denpora gehiago emoten dogu konektauta, 56 minutu, aurreko urtean baino hamar bat minutu gehiago. Erosketak Internet bidez egin dabenen moltsoa be hazi egin da, ia ehuneko zazpi.

Informazinoaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) ekipamenduek hedatuz doaz EAEko etxeetan. Aurtengo lehenengo hiru hileetan, etxeen %66,9an ordenagailua egoan, hau da, igazko lehenengo hiruhilekoan baino %3,7 gehiagotan. Interneteko sarbideari jagokonez, famili gehienak daukie etxean zerbitzu hori. Eta etxe gehienetan eskuko telefonoren bat dago; 15 urte eta gehiagoko biztanleak kontuan hartuta, %95,6k daukie.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu