'Iragana ezagutu' berbaldi-zikloa antolatu dau Bilboko Arkeologia Museoak

Bizkaie! 2013-05-21 12:16   jardunaldiak

Bilboko Arkeologia Museoak Iragana ezagutu jardunaldiak egingo dira maiatzean eta bagilean. Lehenengo berbaldia Diego Garatek eta Joseba Riosek emongo dabe, hilaren 21ean, martitzena. Jarduera guztiak doban dira, eta 19:30ean hasiko ditue.

Bilboko Arkeologia Museoak Iragana ezagutu jardunaldiak egingo dira maiatzean eta bagilean. Lehenengo berbaldia Diego Garatek eta Joseba Riosek emongo dabe, hilaren 21ean, martitzena. Jarduera guztiak doban dira, eta 19:30ean hasiko ditue.

Mañariko Askondoko kobetako hormetan topautako irudiak izango ditue berbagai Garatek eta Riosek Arte parietal y ocupación humana durante la Prehistoria. La cueva de Askondo en Mañaria berbaldiak. Izenburu bereko ikerketan ateratako ondorioak azalduko ditue.

Eguaztenean, hilak 22, Paquita Sáenz de Urturik Gaubea herriaren historia horratuko dau, Burdin Arotik Erdi Aora, hain zuzen be. Lastrako kastroetan urteetan egindako indusketak izango ditu oinarri hitzaldiak.

Hurrengo astean, miatzaren 28an, Mikel Ramos Aguirrek Nafarroako gazteluen barri eskainiko dau, Para la historia de los castillos medievales de Navarra. Algunas aportaciones desde la arqueología ikerketan azaldutakoak, hain zuzen be. Maiatzeko azkenengo berbaldia Alberto Santanak egingo dau, 29an, baserrien arkeologia jorratuko dau.

Bagilaren 4an, Alvaro Arrizabalagak En la ruta del poblamiento humano de la Península Ibérica: Lezetxiki y Labeko Koba, en Arrasate izeneko azterlanaren emoitzak eskainiko ditu, eta hilaren 5ean, Jöelle Darricau eta Aude Labargeren Las Cuevas de Isturitz en Arberua. Un santuario prehistórico y un espacio cultural para visitar berbaldia eskainiko dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu