Portugaleteko Folklore Azokeak Ibilaldiagaz bat egingo dau astegoienean
2013-05-21 13:33 KultureaMaiatzaren 25ean eta 26an egingo da aurten Portugaleteko Folklore Azokea. Ibilaldia Bizkaiko ikastolen jaiagaz bat egiteko atzeratu dabe, halan jente gehiago batzeko asmoz. Musikea, jantzea, tailerrak, erakustaldiak... egitarau polita prestau dabe.
Maiatzaren 25ean eta 26an egingo da aurten Portugaleteko Folklore Azokea. Ibilaldia Bizkaiko ikastolen jaiagaz bat egiteko atzeratu dabe, halan jente gehiago batzeko asmoz. Musikea, jantzea, tailerrak, erakustaldiak... egitarau polita prestau dabe.
Zapatuan goizez eta arratsaldez egongo da zabalik azokea, 11:00etatik 15:00etara, eta 17:30etik 21:00etara. Domekan, barriz, Ibilaldiaren egunean, eten barik egongo da edegita, 11:00etatik 20:00etara. Ganera, Ibilaldiko ibilbideagaz bat egingo dabe, izan be hirugarren gunean, Portugalete Gunean, kokatuko da-eta Folklore Azokea, Merkatuan.
Musika-tresnen eskulandegia, euskal jantzen erakustaldia, Elai Alai taldearen erromeria, folk kontzertuak eta Portugaleteko Udal Bandearen emonaldiaz aparte, asteburu osoan trikitilariek, txistulariek eta albokariek herriko kaleak girotuko ditue. Zapatuan, hilak 25, Tarragonako Colla Jove Xikets castellers taldea giza-torrea eregiko dau.
Globalizazinoaren eta komunikabideen aroan bizi garen arren, gizakiak bere jatorriagaz bat egiteko beharra sentiduten dau, dinoe Elai Alai taldeko kideek. Folklore Azokeak gizakia eta tradizinoaren arteko hartu-emona indartzeko aukerea eskaintzen dau.
Folklore Azokearen egitarau osoa, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!