'Futbola, oinarritik euskaraz' futboleko entrenatzaileak euskeraz ikasteko eskuliburua aurkeztu dabe

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-06-08 15:46   Euskerea berbagai

Futbola, oinarritik euskaraz futboleko estrenatzaileak euskeraz ikasteko eskuliburua aurkeztu dabe Bilboko Foru Liburutegian. Proiektu aitzindaria da, izan be orain arte ez da euskerazko materialik egon. Lehenengo mailako materialaren ostean, laster bigarren eta hirugarren mailakoak kaleratuko ditue.

Futbola, oinarritik euskaraz futboleko estrenatzaileak euskeraz ikasteko eskuliburua aurkeztu dabe Bilboko Foru Liburutegian. Proiektu aitzindaria da, izan be orain arte ez da euskerazko materialik egon. Lehenengo mailako materialaren ostean, laster bigarren eta hirugarren mailakoak kaleratuko ditue. Aurkezpenean, Miren Josune Ariztondo Bizkaiko Aldundiko Kultura diputadua, Miren Dobaran Euskera Zuzendaria, Athletic Club taldeko Jose Angel Iribar, Bizkaiko Futbol Federakundeko Kepa Allica eta Itzarri Consulting enpresako Koikili Lertxundi izan dira.

Futboleko entrenaitzaileek, lehenengo aldiz EAEn, euskeraz ikasteko aukerea eukiko dabela azpimarratu dau Miren Dobaranek. Ganera, euskeraz trebatzen dan entrenatzaileak gaztelaniaz be entrenetako gaitasuna izango dau. Abantaila itzela da, euskeraz ikasita, bietara entrenau ahal izango dabe. Hori da gure mezua, adierazo dau Dobaranek.

Euskereak bidea egin dau hezkuntzan, admnistrazinoan, osasunean eta beste makina bat arlotan, asko egin dan arren, egiteko be asko dago. Kirola da landu beharreko arloetako bat. Bizkaiko Futbol Federazinoko Kepa Allicaren eretxiz, Futbola, oinarritik euskaraz egitasmoa oso garrantzitsua da. Gure helburua ahalik eta formazino hobea eskaintzea da. Material barri honek asmo hori lortzeko erraztasun handia emoten deusku, adierazo dau. Fedarazinoak eurekana joten daben entrenatzaile guztiei eskainiko deutse materiala. Harro gagoz -ganeratu dau- geu izango garelako lehenengoak.

Eskuliburuak sei atal ditu: oinarri psikopedagoikoak, lehen sorospenen eta higienearen arloko oinarrizko ezagutzak, kirolaren egiturea eta legeria, kirol-entrenamenduak, oinarri anatomikoak eta oinarri soziologikoak. Lehenengo mailako ikasgai komunei jagokiezan gaiak batu ditue liburuan. Futboleko entrenatzailegaiek, liburu honegaz batera, futbolaren ganeko espezifikoa be landu beharko dabe. Jon Aleman, Asier Landa eta Ainhoa Mateos dira eskuliburuaren egileak.

Jose Angel Iribarrek Athleticen izenean parte hartu dau aurkezpenean. Bere esanetan, eskuliburua aurrerapausu garrantzitsua da, eta Athleticen babes guztia dauka. Taldeak, Bai Euskarari ziurtagiriaren bidez, euskeregaz daukan konpromisoa gogoratu dau Iribarrek. Taldearen inguruan urtero-urtero dabilzan milaka gaztetxuk euskeraz jardutea, hori be bada gure helburua.

Itzarri Consultingeko ordezkari eta Athleticeko jokaria Koikili Lertxundik egitasmoaren zehastasunak azaldu ditu. Orain hiru urte hasi ziran Itzarri enpresan euskerea eta kirolaren ganeko gogoetea egiten, gaia zelan landu pentsetan. Sentsibilizazinoa izan zan lehenengo pausua, eskoletan berbaldiak eta bestelako jarduerak antolatu ziran. Bigarren ekinaldia formazinoa izan zan, homologau bakoa dana dala. Txorierrin eta Durangaldean gabilz lanean -azaldu dau Lertxundik- Harrera ona euki dabe egitasmoa biek.

Bilbon aurkeztutako eskuliburuak itxiko dau, oraingoz, bidea. Oso pozik gagoz egindako lanagaz. Sorkuntza lana izan da, lan handia. Gaur eguneko ikasteko moduei egokitutako eskuliburua atondu dabe egileek, argazki, eskema eta grafiko ugarigaz.

Bilbon egindako prentsaurrekoaren ostean, beste lau aurkezpen egingo ditue Bizkaian, futbol taldeekaz eta jagoken udal edo mankomunidadeekaz, eskaintzea aurkeztu eta gazteak animetako, Miren Dobaranek azaldu dauenez.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu