Deabru Beltzak, Organik, Trapu Zaharra eta Turukutupa taldeak, Libourneko Fest'Arts jaialdian

Bizkaie! 2012-06-11 11:12   Kulturea

Euskal Herriko kale antzerkia erakusteko ahalegin berezia egingo dau Libourneko Fest'Arts jaialdiak. Institut Français erakundearen Bilboko egoitzan sinatuko dabe alkarlanerako akordioa bagilaren 12an.

Etxepare Euskal Institutuak, Akitaniako OARA Office Artistique bulegoak eta Libourneko Fest'Arts jaialdiak bagilaren 12an sinatuko daben hitzarmenaren arabera, Euskal Herria aurtengo festibaleko herrialde konbidaua izango da. Bilboko Institut Français erakundeak be koprodukzino hitzarmena babestu dau.

Euskal Herriko kale antzerkia erakusteko ahalegin berezia egingo dau Libourneko Fest'Arts jaialdiak. Deabru Beltzak, Organik, Trapu Zaharra eta Turukutupa konpainiek hartuko dabe parte festibaleak, hain zuzen be 12 emonaldi eskainiko ditue. Fest'Arts jaialdiak abuztuaren 9tik 11ra bitartean egingo da.

Institut Français erakundearen Bilboko egoitzan sinatuko dabe alkarlanerako akordioa. Ekimenaren aurkezpenean Dominique Beyly Fest'Arts jaialdiaren zuzendaria, Aizpea Goenaga Etxepare Euskal Institutuko burua, Michel Galand Libourneko Udaleko Kultura zinegotzia eta lau antzerki taldeetako ordezkariak izango dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu