Peru Vidalek eta Julen Erezumak Bizkaiko Bertso Txapelketarako txartela irabazi dabe

Bizkaie! 2012-06-11 11:55   Bertsolaritzea

Eskualdetako Bertsolari Txapelketako azkenengo saioak astegoienean egin ditue. Zapatuan, Uribe Butroeko finala jokatu eben Sondikako kultur etxean. Peru Vidal leioaztarra izan zan irabazlea. Busturialdeko finalean, ostera, Julen Erezuma gernikarra izan zan onena.

Eskualdetako Bertsolari Txapelketako azkenengo saioak astegoienean egin ditue. Zapatuan, Uribe Butroeko finala jokatu eben Sondikako kultur etxean. Peru Vidal leioaztarra izan zan irabazlea, 380 puntugaz. Busturialdeko finala Bermeoko Kafe Antzokian izan zan, domekan, eta han Julen Erezuma gernikarra izan zan onena.

Halandaze, Vidalek zuzenean lortu dau Bizkaiko Txapelketarako txartela, eta gainontzeko bost bertsolariek puntuazinoaren arabera izango dabe aukerea. Sondikako finaleko puntuzianoak honexek izan ziran: Peru Vidal, 380 puntu; Jone Larrinaga, 358,5; Malen Amenabar, 220; Inazio Vidal, 211,5; Asier Legarreta, 210; eta, Beñat Vidal 206,5.

Busturialdeko finalean, Julen Erezumaz aparte, Ander Elortegik, Xabier Enbeitak, Iker Belaustegik, Jon Aranok eta Gurutz Uruburuk jardun eben bertsotan.

Julen Erezumak Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako txartela lortu dau zuzenean eta puntuazino danak kontuan hartuta, honeek dira behin behinean Bizkaikora sailkatu diranak (Busturialdeko finaleko puntuazinoak hemen). Izan be izena emoteko epea bagilaren 22an amaituko da. Kontuan hartu behar da inoz finalista izan diranek be aukerea daubela Bizkaikoan zuzenean sartzeko.


Eskualdeetako txapeldunak:


Aitor Arrutia
Oihana Bartra
Gorka Lazkano
Iñaki Iturriotz
Gorka Ostolaza
Arrate Illaro
Peru Vidal
Julen Erezuma


Puntuazinoaren arabera:


Peru Madalena 264
Joseba Artza 250.5
Imanol Uria 250
Xabat Galletebeitia 246
Ander Elortegi 243.5
Garikoitz Sarriugarte 242.5
Eñaut Uruburu 242
Josu Landeta 239
Xabier Enbeita 238
Itxaso Paia 231
Aitzol De Castro 230.5
Jone Larrinaga 230
Nerea Ibarzabal 224.5
Iker Belaustegi 223.5
Malen Amenabar 220
Txaber Ormazabal 217
Unai Ormaetxea 216
Ekaitz Larrazabal 215
Ander Salaberria 215
Inazio Vidal 211.5
Asier Legarreta 210
Ion Barrocal 208

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu