Xabier Etxeberriak 'Udazkeneko lorea' bakarkako bigarren nobelea argitaratu dau

Bizkaie! 2012-06-11 12:17   Kulturea

Xabier Etxeberriak Udazkeneko lorea nobelea kaleratu barri dau Elkar argitaletxeagaz. Esan ezin diranei edo esatea komenidu ez diranei buruzko eleberria idatzi dau zarauztarrak, personen arteko guzurrez eta sekretuez, hain zuzen be.

Xabier Etxeberriak Udazkeneko lorea bakarkako bigarren nobelea argitaratu barri dau Elkar argitaletxeagaz. Esan ezin diranei edo esatea komenidu ez diranei buruzko eleberria idatzi dau zarauztarrak, personen arteko guzurrez eta sekretuez, hain zuzen be.

Mikel, Naroa eta Lucia dira istorioko protagonistak. Carlosen ezkontzan ezagutu dabe alkar Mikelek eta Luciak. Baina euren artean jazotakoa isilpean gorde beharko dau Mikelek, Naroak ezer jakin ez daian. Luciak, barriz, Marta ahizteari sekretu mingarri bat dauka argitzeko; gutun baten, idatziz, kontauko deutso bere egia osoa. Eta Naroa be Mikeli esatera ausartzen ez dan guzur batean atrapauta dago.

Guzurrez eta sekretuz beteako nobelea da Udazkeneko lorea, eta horreetako gehienak esan barik geratuko dira, ganera. Izan be, idazleak berak dinoan lez, guztia ezagutzea ez da beti ona, askotan, ez jakiteak babestu egiten gaitu eta. %100 purua dan ura gure gorputzarentzat kaltegarria dan moduan -azaltzen dau idazleak- %100eko sintzeritatea, pornografikoa izateaz gan, kaltegarria be izan daiteke seguruena hartu-emonetarako.

Istorio bakotxean, hartu-emon desbardin bat kontau gura izan dau Etxeberriak, bikote, ama-alaba eta ahizten artekoa. Hiru protagonistek sekretu bana gordeten dabe. Momentu jakin batean guzurra esan ostean, halango baten egiten jakie dana. Edozein hartu-emonetan sarri jazoten dan kontua dala begitantzen jat eta gustuko neban personaiak egoera txar horretan ipintea, holango egoera baten aurrean bakotxak zelan jokatuko geunken erakusteko, azaltzen dau egileak.

Xabier Etxeberria Garrok (Zarautz, 1974) urteak daroaz anaia Martinegaz umeentzako zein helduentzako liburuak kaleratzen; Pako Fakirra, Pako Fakirra eta zokomokordo, Itxoidazu Café de Passy-n eta Ez dadila eguzkia sartu, besteak beste. Bakarka, Egun denak ez dira berdin eleberria kaleratu eban, 2001ean.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu