Bide Ertzean eta Maria Berasarte, 'Artistas en Ruta' programearen barruan

Bizkaie! 2012-06-08 16:26   Musikea

Etxepare Euskal Institutuak eta Interpreteen Espainiako Alkarteak (AIE) sinatutako hitzarmenari esker, euskal taldeak Artistas en Ruta izeneko programan sartuko dira aurrerantzean. Hurrengo hileetan, Bide Ertzean talde tolosarra eta Maria Berasarte abeslari donostiarra izango dira euskal ordezkariak.

Etxepare Euskal Institutuak eta Interpreteen Espainiako Alkarteak (AIE) sinatutako hitzarmenari esker, euskal taldeak Artistas en Ruta izeneko programan sartuko dira aurrerantzean. Espainiako estaduan kontzertuak egiteko laguntzinoak banatzen ditu egitasmoak. Musikarien zerrendak urtean hiru bider aldatzen dira. Hurrengo hileetan, Bide Ertzean talde tolosarra eta Maria Berasarte abeslari donostiarra izango dira euskal ordezkariak.

Zuzeneko musikea sustatzeko programea da Artistas en Ruta, Etxepare Euskal Institituak jakinarazo dauenez. Egitasmoak zuzeneko emonaldiak eskaintzen dituen aretoekaz hiru hileko zirkuitua osotzen dau. Urtean osoan, hiru txanda prestetan ditue antolatzaileek. Epaimahai batek aukeratzen ditu parte hartuko daben taldeak edo musikariak.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu