BBK Bidaideak Bilbao BSR taldeak denporaldiko helburuak aurkeztu ditu
2025-10-30 09:19 KirolaBBK Fundazinoagaz hitzarmena sinatu dau.
BBK Bidaideak Bilbao BSR taldeak 2025-2026 denporaldirako kirol-helburuak aurkeztu ditu.
Prentsaurrekoan Bilboko Udaleko Gazteria eta Kiroleko zinegotzi Itxaso Errotetak ondokoa adierazo dau: Bilboko Udalak gurpil-aulkiko saskibaloia eta kirol egokitua babesten ditu.
Aurton be, kluba munduko ligarik onenean ibiliko da, baita 2026ko Txapeldunen Kopan be. Horreetan talderik onenei aurre egin beharko deutse, Europako elitean jarraiteko. Ranking horretan, gaur egun, laugarren lekuan dago.
BBK Aretoan egin dan prentsaurrekoan, besteak beste, egutegia eta barrikuntzak aurkeztu ditue, esaterako BBK Fundazinoagaz daben hitzarmena barria, erakundearen epe ertain eta luzerako proiektua sendotzeko balioko dauena.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
