Mud
2013-09-09 11:05 Zinema kritikakMud eta emakumearen arteko amodiozko istorio gogorra nahikoa ahul, indarbaga geratzen da. Kontran, umeak helduakaz izaten dituan hartu-emonena filmak dauen punturik indartsuena da. Munduari begiratzeko umeen modua badaki islatzen Nicholsek, ondo jakin be. Horri gehitu behar jako umeen interpretazino bikainak, guztiz sinisgarriak.
- Zuzendaria eta gidoilaria: Jeff Nichols.
- Herrialdea: AEB.
- Iraupena: 135 minutu.
- Interpreteak: Reese Witherspoon, Matthew McConaughey, Michael Shannon, Sarah Paulson, Sam Shepard.
Take Shelter istorio artegarri eta bereziagaz gozau ostean, Jeff Nichols zuzendariaren azken filma ikusteko gosez nengoan. Mud da izenburua eta kritika oso onakaz estreinau barri da gurean. Filmak topaketa baten istorioa kontetan deusku: Ellis ume erromantiko eta sentibera baten eta igesi dabilen Mud izeneko gizon baten arteko topaketea, hain zuzen be. Mud maitemindurik dago eta emakume horregazko maitasunak hankaz gora jarri deutso bizimodua, izan be, gizon bat hil dau. Neska ederrak sentiduten dauen amodioa, ostera, ez dago hain garbi. Bien bitartean, beste argudio batzuk be nabarmentzen dira: mendekuaren bila dabilzan gizon gaiztoena, gurasoen dibortzio traumatikoarena, erreka ondoko bizimodu baten amaierarena, auzokide misteriotsuarena (Sam Shepard handiak egiten dauena), umearen lehenengo amodioarena…
Kontu guzti horren artean, Mud eta emakumearen arteko amodiozko istorio gogorra nahikoa ahul, indarbaga geratzen da. Kontran, umeak helduakaz izaten dituan hartu-emonena filmak dauen punturik indartsuena da. Munduari begiratzeko umeen modua badaki islatzen Nicholsek, ondo jakin be. Horri gehitu behar jako umeen interpretazino bikainak, guztiz sinisgarriak.
Beste alde batetik, Amerika sakonean oraindino bizirik dagozan ezohiko bizimodu batzuk ikusteko be balio dau film honek. Luzeegia, akaso, egun dagoan jokereari jarraituz, baina interesgarria eta tarteka xurgatzailea subertatzen da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!