Bizkaiko Txakolinaren Tratuan Profesionaltasunari IV. Laboral Kutxa sariak baditu finalistak

Bizkaie! 2013-09-05 16:05   Jan edanak

Ondokoak dira finalistak: Lubarrieta (Zamudio), Gotzon (Bakio), Zarate (Bilbao) eta Jauregibarria (Zornotza) jatetxeak; eta Sustrai (Getxo), Barrukoa (Getxo), Hermo 2 (Galdakao), Copi (Astrabudua), El Bodegón (Barakaldo), Brass (Bilbo), Gaztandegi (Bilbo), Ramona (Bilbo), Corinto y Oro (Bilbo), D.O. Bilbao (Bilbo), Gure Toki (Bilbo) eta Patxi Larrocha (Bilbo) tabernak.

Bizkaiko 16 taberna eta jatetxetako bat izango da Bizkaiko Txakolinaren Tratuan Profesionaltasunari emondako IV. Laboral Kutxa sariaren irabazlea. Finalista geratu diran 12 taberna eta lau jatetxeek autortua dabe Bizkaiko Txakolina aurkeztu eta serbidukeran daben kontua eta atentzinoa, bai eskaintzearen bariedadean, edalontzietan, hotz beroan, zein zerbitzuaren kalidade orokorrean.

Lehiaketea antolatzen daben Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deiturearen Kontseilu Arautzaileak eta Laboral Kutxak jakinarazo dabenez, errotulu itsasgarri txukun batzuen bidez publiko kontsumitzaileak errazago identifikauko ditu finalistak.

Ardandegi jaube eta dastaketako batzordekideen artean egindako inkesta batean balorazino altuena jasotako jatetxe eta tabernak geratu dira lehiaketako finalista. Zehatz esateko, ondokoak dira establezimenduak: Lubarrieta (Zamudio), Gotzon (Bakio), Zarate (Bilbao) eta Jauregibarria (Zornotza) jatetxeak; eta Sustrai (Getxo), Barrukoa (Getxo), Hermo 2 (Galdakao), Copi (Astrabudua), El Bodegón (Barakaldo), Brass (Bilbo), Gaztandegi (Bilbo), Ramona (Bilbo), Corinto y Oro (Bilbo), D.O. Bilbao (Bilbo), Gure Toki (Bilbo) eta Patxi Larrocha (Bilbo) tabernak.

Horreetara guztietara joango dira epaimahaiko kideak, sommelier ospetsuak eta Kontseilu Arautzaileko Dastaketa Batzordeko kideak, Laboral Kutxako eta Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deiturearen ordezkariakaz batera.

Ebaluazino lan horren ondoren, zemendiaren azken egunetan jakinarazoko da nortzuk diran lehiaketearen irabazleak. Lehiaketa hau Laboral Kutxaren eta Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deiturearen Kontseilu Arautzailearen arteko lankidetza hitzarmen baten emoitzea da, eta aurten laugarren edizinoa egin dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu