Egunotan jokatuko dira Bilbao Hiria Pop Rock Lehiaketako finalak
2013-11-07 10:14 MusikeaBilbao Hiria Pop Rock Lehiaketearen 25. edizinoa azken fasera heldu da. Kategoria bakotxeko finalak egingo dira eguenean, barikuan eta zapatuan, Bilborocken. Sei taldek hartuko dabe parte finaletan.
Bilbao Hiria Pop Rock Lehiaketearen 25. edizinoa azken fasera heldu da. Kategoria bakotxeko finalak egingo dira eguenean, barikuan eta zapatuan, Bilborocken. Sei taldek hartuko dabe parte finaletan.
Irailean, 34 talde hasi ziran zuzenean joten, eta sei taldek jokatu dabe finala. Hiru banda Pop Rock arloan kantauko dabe, eta beste hirurak Metalekoak. Beste Joera Batzuk atalari jagokonez, epaimahai profesionalak zuzenean aukeratu zituan lau talde finalerako.
Finalistak aukeratzeko, epaimahai profesionalaren (musika arloko 15 profesional, bost modalidade bakotzeko) eta gazteen epaimahaiaren (hiru gaztek osotuta) balorazinoak kontuan hartu dira, eta entzuleen botoak bere bai. Aurkeztu diran taldeak kalidade handikoak izan dirala azpimarratu dabe antolatzaileek.
Zemendiaren 7an, Beste Joera Batzuk ataleko taldeek joko dabe; barikuan, Metalekoek; eta, zapatuan, Pop Rockekoek. Kontzertuak 20:00etan hasiko dira, eta sarrerea debalde izango da.
Beste Joera Batzuk kategorian, Las Casicasiotone, Miguel Grimaldo, Compact Disk Dummies eta Dollsquimia. Metalean, Unbreath, 13 Left to Die eta Sanctrum bandek joko dabe. Eta, Pop Rockean, aukeratukoak izan dira Al Berkowitz, El Bueno, el Feo y el Mena eta Cró.
Pop Rock zein Metal kategorietan, irabazleek 5.000na euro irabaziko ditue, bigarren sailkatuek 2.500 euro, eta hirugarrenek, 1.000 euro. Beste Joera Batzuk taldkeo lehenengoak 2.700 euro irabaziko ditu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!