Bilboko Nazinoarteko XXXII. Txotxongilo Jaialdia uri osora zabalduko da aurten

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-11-06 14:45   Kulturea

Hamahiru konpainia batuko dira aurten Bilboko Nazinoarteko XXXII. Txotxongilo Jaialdian, zemendiaren 16tik aurrera. Aurten, ganera espazio barriak gehitu ditue, Bidebarrieta liburutegia, Pabilioi 6 aretoan, Itsas Museoa eta Harrobia.

Hamahiru konpainia batuko dira aurten Bilboko Nazinoarteko XXXII. Txotxongilo Jaialdian, zemendiaren 16tik aurrera. Aurten, ganera espazio barriak gehitu ditue, Bidebarrieta liburutegia, Pabilioi 6 aretoan, Itsas Museoa eta Harrobia.

Prentsaurrekoan, Bilboko Kultura zuzendari Iñaki Lopez de Agileta eta Panta Rhei konpainiako Idoia Ayestaran izan dira. Barrainkuako Udaltegitik uri osora zabalduko dira txotxongiloak edizino honetan, bai aretoetara bai kale eta plazetara. Jentearengandik gero era hurrago egon gura dogu azaldu dau Lopez de Agiletak, ikusleakana heldu.

Jaialdiaren egun guztietan Bilboko kaleetan Pepe Luna eta Los Bufonesek euren txotxongiloak aterako ditu ditue, ezustean, ganera, Ayestaranek esan dauenez. Ikusleak ezustean harrapetea nahi dogu, egunean saio bat baino gehiago egingo dabe, eta ez uriaren erdigunean bakarrik.

Txotxongilo klasikoak zein bestelako teknika bereziagoak ikusteko aukerea eskainiko dau Bilboko Nazinoarteko Txotxongilo Jaialdiak, ume zein helduentzako. Galiziako Viravolta taldearen Barriga Verde lanak edegiko dau jaialdia, hilaren 16an, Bidebarrietako liburutegian. Euskal Herriko Panta Rhei, Kukubiltxo eta Gus Marionetak txotxongilo ikuskizun bana ekarriko dabe Bilbora. Panta Rhei gasteiztarrek, esaterako, lehenengo aldiz eskainiko dabe Bilbon umeentzako Auzokideak beharra.

Ume eta familientzako ikuskizunak urtero dira arrakastatsuak, ez da arazorik izaten aretoak beteteko. Helduentzako ikuskizunetan, barriz, ez da hain erraza. Jaialdiak 32 urte ditu, bere ikusleak ditu Bilbon. Baina helduak erakartea kostau egiten da. Umetan txotxongiloak ikusten ditue, baina 16 urtegaz-edo galdu egiten doguz, eta guraso diranean barriro bueltetan dira, azaldu dau Ayestaranek.

Carmen Haymanen omenezko erakusketea ikusgai dago daborduko Barrainkuako Udaltegian. Bilduma benetan ederra da, adierazo dau Ayestarenek.

Beste alde batetik, Toti Martinez de Lezeak XV. Mariona Masgrau saria jasoko dau zemendiaren 23an, Kukubiltxo taldean egindako lanagaitik.

Bunraku ikastaroa be antolatu dau jaialdiak, hilaren 23an eta 24an. Profesionalentzako tailerrak be izango dira. Jaialdia topagunea badalako, Agileta eta Ayestarenek nabarmendu dabenez.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu