Euskaltzaindiaren XVIII. Jagon Jardunaldiek Nafarroa eta euskerea izango ditue aztergai

Bizkaie! 2013-11-07 11:25   Euskerea berbagai

Akademiaren Sustapen batzordeak antolatuta, XVIII. Jagon Jardunaldiak egingo ditu Euskaltzaindiak zemendiaren 15ean, Iruñeko Kondestablearen Jauregian. Euskara Nafarroatik izango dabe izenburu. Euskerearen sustapenean beharrean dabilen alkarte eta erakundeekaz batera, euskerearen inguruan gogoetea egin gura dabe.

Akademiaren Sustapen batzordeak antolatuta, XVIII. Jagon Jardunaldiak egingo ditu Euskaltzaindiak zemendiaren 15ean, Iruñeko Kondestablearen Jauregian. Euskara Nafarroatik izango dabe izenburu. Euskerearen sustapenean beharrean dabilen alkarte eta erakundeekaz batera, euskerearen inguruan gogoetea egin gura dabe.

Sagrario Aleman Sustapen batzordeko buruak jardunalduen aurkezpenean esan eban lez, Nafarroan zertan gabilzan, nora joan nahi dogun eta Nafarroatik zer ekarpen egiten gabilzan eta egin geinken euskarearen normalizazinoan aztertu nahiko geunke. Euskereak Nafarroan izan dauen egoerea eta gaur egungoa aztertuko dira, eta etorkizunari buruz hausnartuko dabe.

Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkaritzan egin eben aurkezpena, bertan izan ziran Sagrario Aleman euskaltzainagaz batera, Andres Iñigo Akademiaren Nafarroako ordezkaria eta Erramun Osa batzorde horretako idazkaria.

Aurreko urte bietan Araban eta Ipar Euskal Herrian egin ziran jardunaldiak, Alemanek gogoratu ebanez. Eta Araban eta Ipar Euskal Herrian lez, jardunaldi honeek atontzeko, Euskaltzaindiak euskalgintzako taldeak ondoan izan dituala argi itxi dau. Euskaltzaindiak aurrera be honeekaz batera egin nahiko leuke, talde honeek lan barik hizkuntza normalizazinoa lortzea ezinezkoa da eta. Jakina da, aspalditik, hizkuntza normalizazinoan, instituzinoen eta herritarren borondatea eta parte hartzea nahitaezkoa dala.

Jardunaldietan, azkenengo 20 urteetako bilakaerea jorratuko dabe, azterketa soziolinguistikoen datuak kontuan hartuta. Batez be herritarren jarrerea behira nahi dogu, azaldu eban Alemanek. Datu horreen barri Jon Aizpuruak eta Julen Calvok emongo dabe.

Era askotako gaien ganean egingo dabe berba, alde batetik, transmisinoaren inguruan gogoeta egiteko bideaipiniko dau Paula Kasaresen tesiak, Euskaraz hazi Nafarroan; eta bestetik, euskereari buruz emoten dogun mezua eta jendearengana heltzeko egiten doguna izango dabe berbagai. Alemanen berbetan, dibulgazinoaren beharra, topikoen indarra eta besteren inguruan gogoeta egiten lagunduko deusku Xamarrek. Xabier Eritzek, ostera, euskerara zelan ekarrarazo jentea, zelan saldu euskerea gure inguruan... gaiaren inguruak jardungo dau.

Mahai-inguruari jagoonez, euskalgintzako lau taldetako ordezkariak izango dira. Bakotxa, bere arlotik, beharko eta nahiko geunkezan hizkuntza politikez egingo dau berba. Euskalgintzako talde honeek, euren eguneroko lanagaz euskerearen indartzean eta sendotzean ikaragarrizko ekarpena egiten dabe, eta ondo dakie hizkuntza politika egokiak euren lanaren uzta emonkorragoa izan daiten zenbateraino lagundu leikien.

Amaitzeko, azkenaldian motibazinoa, transmisinoa edo erabilera lantzeko eta sustatzeko egiten dabilzan egitasmoak aurkeztuko ditue: Ze Berri? aldizkaria, Nafarroako ondare ez materialaren batzea eta Irunberriko ikastolako umeen irratia.

Jardunaldien egitarau osoa, hemen. Eta izena emon gura izan ezkero, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu