'Urdaibaiko Esentziak' proiektu gastronomikoa martxan da

Bizkaie! 2013-10-21 18:28   Jan edanak

Urremendi Busturialdeko Landa Garapenerako Elkarteak Urdaibaiko Esentziak proiektu gastronomikoa ipiniko dau martxan eguaztenean, hilak 23. Ekitaldia Morgako Katxi jatetxean egingo dabe, 20:00etan.

Urremendi Busturialdeko Landa Garapenerako Elkarteak Urdaibaiko Esentziak proiektu gastronomikoa ipiniko dau martxan eguaztenean, hilak 23. Ekitaldia Morgako Katxi jatetxean egingo dabe, 20:00etan.

Urdaibaiko Esentziak ekimenaren helburu nagusia Busturialdea-Urdaibai eskualdeko garapena sustatzea da, lehenengo sektorea eta gastronomiagaz lotutako eragile guztiak kontuan hartuta. Produktorea-sukaldaria-bezeroa hartu-emonari esker produktu barriak diseinauko ditue, beti be tokiko produktuak eta merkaturatzeko zirkuitu laburrak erabiliz.

Morgan eguaztenean egingo da Grand Klub-ak moduko tailerren bidez, sukaldari eta produktoreen arteko lan-loturea sortu gura dabe. Tailerrak egin ostean, living-labak, katak edota prestautako produktuak dastatzeko saioak antolatzeko asmoa daukie bezeroen aurrean. Emoitzak Urdaibaiko Esentzia izeneko plater edo pintxoen errezetetan batuko ditue.

Eusko Jaurlaritza abiarazotako Euskadi Gastronomika proiektuaren barruan dago Urdaibaiko Esentziak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu