Kalean da 'Geure kolkotik 2013' diskoa
2013-10-18 12:37 MusikeaSaioa Lizarralde, Zabaleta, Ander Malbadi, Alaitz Telletxea eta Imuntzo soinujoleen pieza barriak batu ditu Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak Geure kolkotik 2013 diskoan. Soinu txikia eta perkusinoekaz osotutako hiruna kanta sortu ditue trikitilariek.
Saioa Lizarralde, Zabaleta, Ander Malbadi, Alaitz Telletxea eta Imuntzo soinujoleen pieza barriak batu ditu Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak Geure kolkotik 2013 diskoan. Soinu txikia eta perkusinoekaz osotutako hiruna kanta sortu ditue trikitilariek.
Urtean hainbat erromeria alaitzen dituan Obaneuke taldeko kidea da Saioa Lizarralde; lan honetan Iñigo Sorazu (bateria) eta Maddalen Arzallus (panderoa eta ahotsa) taldekideak izan ditu alboan. Iñaki Zabaletak Laja, Sakabi eta Fasio soinujoleak entzunaz ikasi eban trikitixea joten. Motriku pandero joleagaz txapelketetan ibili zan, eta aurrerago Kepa Junkera trikitilariariagaz erromeri taldea sortu eban. Imanol Urkizugaz Zabaleta eta Imanol diskoa kaleratu eban 1994an. Zabaletak eta Eñaut Elorrietak Zabaleta Band erromeri taldea osotu eben 1997an, eta handik urte batzutara Ken 7 musika taldea sortu zan.
Ander Malbadik txikitatik dauka trikitixarako zaletasuna, aita Iñakik etxean trikitixa eskolak emoten zituen. Hainbat saio egin ostean, 2009an Zesuma erromeria taldea sortu eban anaiagaz. 2012an Etxahun Urkizu bateria-jolea sartu zan taldean, disko honetan be parte hartu dau.
Alaitz Telletxea 14 urte zituala hasi zan Maider Zabalegi pandero-joleagaz batera herriz herri soinua joten. Tradi-Modern (1992) maketea eta hiru disko argitaratu zituen: Alaitz eta Maider (1997), Inshalla (1999) eta Auskalo (2001). Oihartzun handia izan eban bikoteak. 2005. urtean desagertu zan taldea. Alaitzek beste hainbat proiektutan parte hartu dau urteotan: Patxi eta Konpania taldeagaz ibili da musikarierromerietan eta Mikel Errazkinek sortutako Lantz taldeko kidea be bada.
Imuntzok Xabier Errasti Epelarre pandero-joleagaz ekin eutson plazaz plazako bideari. 1988an Imuntzo eta Epelarre izeneko diskoa argitaratu eben. Imuntzo eta Beloki, barriz, 1989an alkartu ziran eta ordutik hainbat erromeriatan ibilteaz gan, zazpi disko kaleratu ditue: Jo ezak! (1991), Trikrisia (1993), Saturnotrik (1996), Louisianara noa (1999), Ganbaran bai (2004), Gauaren helduan (2007) eta Gezurra ez da egia (2011).
Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak zazpi urte daroaz diskogintzan. Geure kolkotik bildumearen helburu nagusia sorkuntza indartzea da; Faborez sailak, ostera, pieza zaharrak berreskuratzea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!