Tuterako Argia ikastoleak dana prest dauka domekarako
2013-10-18 11:51 Euskerea berbagaiTuterako Argia Ikastolan dana prest dago domekarrako, Nafarroa Oinez jairako. Taupadaz bat egin lelopean, 100.000 lagun jasotea espero dabe antolatzaileek. Ikastolearean etorkizuna hilaren 20ko jaiaren arrakastearen araberakoa izango da neurri handi baten, ekimenaren arduradunek eurek adierazo dabenez.
Tuterako Argia Ikastolan dana prest dago domekarrako, Nafarroa Oinez jairako. Taupadaz bat egin lelopean, 100.000 lagun jasotea espero dabe antolatzaileek. Ikastolearean etorkizuna hilaren 20ko jaiaren arrakastearen araberakoa izango da neurri handi baten, ekimenaren arduradunek eurek adierazo dabenez.
Argia ikastolearen egoera larria dala esan dau asteon ikastetxeko zuzendari Anika Lujanek. Erribera eremu ez-euskalduntzat dauka Nafarroako Gobernuak, hori dala eta, esaterako, garraio eta jantokirako laguntzinorik ez dabe jasoten Argiako 215 ikasleek. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako baimena lortzeko kiroldegia eregitera behartu zituen, gurasoek hartu eben euren kontu inbersinoa, eta halan ikastetxearen egoera ekonomikoak nabarmen okertu da. Horregaitik da hain garrantzitsua Argiako arduradunentzat domekako jaia.
Lau gune eta sei kilometroko ibilbidea atondu dabe, goizeko hamarretatik zabalik egongo dana. Piskerra lehenengo gunean umeak izango dira nagusi, hantxe egongo dira Irrien Klubekoak. Umeentzako jolasak, puzgarriak, laguntza txakurren erakustaldia, jantzaldia eta beste makinatxu bat aukera izango dira bertan. Muskaria guneak Arrasateko Gaiteroak, Aiko jantza taldea eta Oskorriren doinuak hartuko ditu, besteak beste. Bizkaiko Gaiteroak hirugarren gunean egongo dira, Landazurian, eta euren ostean Sonora Sonera, Ipar Folk, Gaita Brass, Atxa Jaunak, Demode Quartet eta abar.
Gazteentzat aproposa izango da laugarren espazioa, Txirimendia. Musika eskaintza oparoa eukiko dabe gazteenek: Vendetta, Los Zopilotes Txirriaos eta Stupenda Jones, esaterako. Horrezaz gan, zirkuitu osoan txistulariak, gaiteruak eta txarangak ibiliko dira, hara eta hona.
Domekan Tuterara joan ezin leikenak badauka beste modu bat Argiaren alde egiteko: sei kilometroko ibilbide birtuala sortu dabe, eta metroak salgai dagoz. Argibide gehiago, hemen.
Nafarroa Oinezek badauka kantea, jakina. Berbak eta musikea Javitxu Perez de Obanosek egin ditu, eta Saioa Crespo irakasleak abesten dau. Ekin Erribera kantea entzun gura izan ezkero, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!