IV. Euskara Sarirako hautagaiak aurkezteko epea zemendiaren 1era arte zabalik

Bizkaie! 2013-10-16 18:06   Euskerea berbagai

Getxoko Udalak Argia Ereiten Getxoko Euskara Sariaren laugarren edizinoa jarri dau martxan, euskerearen gizarte erabilerea babestu, sustatu edo zabaltzeko zereginetan nabarmendu diran erakunde, alkarte edo persona fisiko nahiz juridikoak goraipatzeko helburuagaz. Proposamenak aurkezteko epea datorren zemendiaren 1era arte egongo da zabalik.

Hautagaiak banakoak, taldeak, alkarteak edo kolektiboak izan daitekez, beti be getxotarrak edo Getxon finkatutakoa bizitzaz nahiz jardunbidez badira. Saria emoteko kontuan hartuko dira proponidutako lan edo jarduerearen kalidadea eta esanahia, euskerearen normalkuntzan egindako ekarpena eta orain arteko ibilbidea.

Sarirako hautagaiak euskalgintzako alkarteek, euskaltegiek, ikastetxeek, banakoek edo Udal Euskara Zerbitzuak aurkeztu leikiez. Hautagaiak aurkezteko inprimakia www.getxo.net webgunetik deskargau eta euskara@getxo.net posta elektronikoaren helbidera bialdu behar da.

Epaimahaia Imanol Landa alkate getxotarrak, Euskera zinegotziak eta Getxoko Aholku Batzordeko kideek osotuko dabe.

Lehen edizinoaren irabazlea Laura Lapeyra izan zan. Saridunak Juan Bautista Zabala ikastetxeko Gurasoen Alkartean euskerearen erabilerearen alde azken hamarkadan egindako lanagaitik jaso eban saria. Bigarrena, barriz, Bittor Egurrolarentzat izan zan, bizitza osoa hizkuntzea sustatzen emoteagaitik eta hirugarrena San Nikolasentzat, euskerazko heziketan 50 urtetan egindako lanagaitik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu