VI. Halloween Metal Fest jaialdia zemendiaren 2an izango da, Bermeoko Kafe Antzokian

Bizkaie! 2013-10-17 12:27   Musikea

Halloween Metal Fest jaialdiaren seigarren edizinoa zemendiaren 2an izango da, Bermeoko Kafe Antzokian. Skunk D.F. madrildarra da karteleko talde nagusia, eta haregaz batera joko dabe Somas Cure, Kudai eta Dark Code euskal taldeak.

Mozorrotuta joan ezkero, sari potoloak irabazteko aukerea egongo da iluntzeko 20:00etan hasiko dan jaialdian, Spookypheria Productions kultur alkarteak eta Bermeoko Gazte Informazino Zerbitzuak (GIZ) jakinarazo dabenez.

Jaialdiaren sarrerea zazpi eurokoa izango da aurretiaz erosita eta hamar eurokoa leihatilan erosita. Salmenta tokiak, Bermeoko Kafe Antzokia, Luma liburudenda, Katu taberna, Zarata rock denda, Gernikako Ospa taberna eta Bilboko Arise tabernea dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu