Durangoko Azokeak ikasleentzako eguna izango dau aurten
2013-10-17 11:21 KultureaAurtengo nobedadeetakoa izango da, Durangoko Azokeak Ikasleen Eguna izango dau aurten, 48. edizinoak. Azokako lehenengo egunean, abenduaren 5ean, izango dira protagonista ikasleak. Laneguna da, eta ikastetxeei azokara joateko konbitea luzatu deutsie antolatzaileek. Egitarau zabala atondu dabela aurreratu dabe, gune bakotxak eskaintza berezitua izango dau eta.
Aurtengo nobedadeetakoa izango da, Durangoko Azokeak Ikasleen Eguna izango dau aurten, 48. edizinoak. Azokako lehenengo egunean, abenduaren 5ean, izango dira protagonista ikasleak. Laneguna da, eta ikastetxeei azokara joateko konbitea luzatu deutsie antolatzaileek. Egitarau zabala atondu dabela aurreratu dabe, gune bakotxak eskaintza berezitua izango dau eta.
Durangoko Azokara hurreratzen diran milaka ikasleei programazino erakargarri eta aberatsa eskaini nahi deutsiegu, adierazo dau Oihane Barrutiak, Gerediaga alkarteagaz batera, Ikasleen Eguna koordinau dauen Berbaro alkarteko antolatzaile eta Saguganbara guneko arduradunak. Euskal kulturearen plazarik handiena ezagutzeko etorten dira bisitan ikastetxeak. Horregaitik, ikasleek bisita ahalik eta gehien aprobetxau, eta Azokako gune guztiak ikustea nahi dogu, ganeratu dau.
Orain arte hutsunea egoala uste dau Barrutiak: Urtero ehunka ikasle hureratzen ziran Durangoko Azokara, eta irakasleek euren kontu ginkanak edo bestelako ekimenak antolatzen zituen. Halan be, stand artean ibilten ziran ikasleak bisitearen zatirik handienean, zer egin jakin barik. Horren aurrean, eta azoka erakusmahaiak baino gehiago dala erakusteko, Ikasleen Eguna egitea erabagi dabe. Eskaintza osotua antolatu dogu Azokako gune guztien artean, eta bakotxak bere gaiari lotuta hainbat ekimen eskainiko ditu, azaldu dau.
Halanda ze, berbarako, idazle edo ilustratzaile bihurtzeko aukerea izango dabe ikasleek, kazetari lanetan ibiliko dira, webguneak sortuko ditue eta antzezlan baten atzeko aldea ezagutuko dabe. Aldez aurretik, jarduerotan aitatuko diran edukiak eta egileak landu beharko ditue eskolan. Ekimenotan parte hartzeko izena emon beharko dabe ikastetxeek, norbere intereseko ekimenak aukeratzeko. Izena emoteko epea urriaren 28an itxiko da.
Egitarauari jagokionez, Durangoko Plateruena kafe antzokian kontzertua eskainiko dabe euskal kantugintzako abesti ugarigaz. Ganera, pantaila handi bat egongo da agertokian, eta abestiekaz tartekatuta musikarien alkarrizketak entzungo ditue ikasleek.
Saguganbara gunean, barriz, tailer bi emongo ditue idazle eta musikariekaz. Yolanda Arrieta idazleak Egun batez idazle saioa eskainiko dau fikzinozko sormena jorratzeko. Orrialde zuriari bildurra galtzen erakutsiko deutsie ikasleei, eta euren burutazino eta ideiak orrialdera pasetan lagunduko jakie oinarrizko literatur baliabideekaz.
Anboto astekariak Egun batez kazetari tailerra eskainiko dau, eta ikasleek musikari eta idazle ezagunei alkarrizketak egingo deutsiez. Ahotsenea gunean be sortzaileekaz egoteko aukerea izango dabe, Jon Arretxe idazleagaz eta EH Sukarra taldeko kideekaz barriketaldia antolatu dabelako.
Horrezaz gan, Irudienea ikus-entzunezkoen gunean film baten euskerazko bikoizketa zelan egiten dan ikusiko dabe ikasleek, eta eurek be bikoizketan parte hartuko dabe profesionalen laguntzinoagaz. Emoitzea momentuan bertan ikusi ahal izango dogu.
Szenatokia San Agustin kultur gunean dagoan arte eszenikoen espazioan oihalaren atzealdean kokatuko dira ikasleak, eta bertatik aktoreek, teknikoek eta zuzendarien lana aztertuko dabe. Areto Nagusiak be bat egingo dau Ikasleen egunagaz, eta Miren Gonzalez ilustratzaileak tailerra eskainiko dau ipuinak irudiz zelan janzten diran azaltzeko. Ikasle bakotxak collage bidez orrialde bat maketan ikasiko dau.
Kabi@ kultura digitalaren guneak bideoak editetan eta webguneak sortzen ipiniko ditu ikasleak, eta Turismo Bulegoak Durango uria ezagutzeko bisitak eskainiko ditu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!