Berri Txarrak, Gatibu, Su Ta Gar, Gose, Bide Ertzean eta Kepa Junkera, EH Sona jaialdian

Bizkaie! 2013-10-18 14:33   Musikea

Badator Euskal Herria Sona jaialdiaren 16. edizinoa. Eta etorri be kartel ederragaz dator: Berri Txarrak, Gatibu, Su Ta Gar, Gose, Bide Ertzean, Kokein, Sexty Sexers, Korrontzi edo Kepa Junkera, besteak beste. Urriaren 25ean abiatuko da jaialdia, Euskal Herriko mugetatik kanpo egiten dan musika programazino handiena.

Badator Euskal Herria Sona jaialdiaren 16. edizinoa. Eta etorri be kartel ederragaz dator: Berri Txarrak, Gatibu, Su Ta Gar, Gose, Bide Ertzean, Kokein, Sexty Sexers, Korrontzi edo Kepa Junkera, besteak beste. Urriaren 25ean abiatuko da jaialdia, Euskal Herriko mugetatik kanpo egiten dan musika programazino handiena.

Bartzelonako Euskal Etxeak antolatzen dau EH Sona jaialdia, Etxepare Euskal Institutuaren babeseagaz, Sagardi ostalaritza kateagaz batera. Jaialdia zabaltzen doala azaldu dabe antolatzaileek, bai lekuei eta eszenatokiei jagokienean. Aurten be talde ezagunen aldeko apustua egin dabe, baina proposamen barriak be gehitu ditue. Aitor Arruti Bartzelonako Euskal Etxeko arduradunaren esanetan, argi utzi nahi dogu Euskal Herrian egiten dan musika txistu eta rock erradikaletik harago doala.

Razzmatazz, Apolo, Euskal Etxea eta Espacio Joven Fontana izango dira euskal taldeen eszenatokiak. Publiko katalanarentzat ezagunak diran Berri Txarrak, Gatibu, Kepa Junkera edo Su Ta Gar taldeez aparte, akaso ezezagunak izan leikezan beste batzuk be izango dira, esaterako, Korrontzi, Herri Oihua, Moby Dick, Anai Arrebak, Eskean kristö, Skasti, Igelaren Banda edo Izaki Gardenak.

Aurten, ganera, EH Sona lehiaketa berreskuratu dabe, eta sekulako arrakastea izan dau. Danetara, 23 talde aurkeztu ziran, eta irabazlea hemendik aurrera zeresan handia emongo dauen taldea izan da: Eskean Kristö. Talde arratiarrak Gatibugaz joko dau EH Sonan, zemendiaren 23an, Razzmatazz aretoan.

Emarock erakusketea be ailegauko da Bartzelonara. Urriaren 26tik abenduaren 1era egongo da ikusgai, Euskal Etxean bertan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu