VI. Agurrik gabeak, burrukalari antifaxisten omenezko ekitaldia urriaren 24an

Bizkaie! 2013-10-21 15:53

Aurten Agurrik gabeak ekitaldiaren 6. edizinoa izango da. Faxismoaren kontra burrukatu ziranen inguruko datuak ezagutzen hasi garenean eta oroimena zaindu ebenen ekarpena baloretan hasi danean, horreei guztiei esker onez oroitarria inaugurauko da aurten.

Durango 1936 Kultur Elkartea 2007an sortu zan Durangon eta Durangaldean jazo zana ikertzeko, garai haretako agiriak topetako eta batzeko. Orduan faxismoaren biktimak izan ziranak ezagutzeko, omentzeko eta aldarrikatzeko lanean dabil alkartea. Errepublikeagaz eta Euskadiko Gobernuagaz batera askatasuna, justizia eta Euskal Herriaren nazino-eskubideak defendidutearren euren bizia eskaini ebenen inguruko datu-basea osotzen dabil (hildako, desagertu eta ganerako errepresaliatuen inguruko datuak).

Aurten Agurrik gabeak ekitaldiaren 6. edizinoa izango da. Faxismoaren kontra burrukatu ziranen inguruko datuak ezagutzen hasi garenean eta oroimena zaindu ebenen ekarpena baloretan hasi danean, horreei guztiei esker onez oroitarria inaugurauko da aurten. Aurreko edizinoetan errepresino faxistearen bestelako aldeei be erreparau jaken, honakoak: desagertuak, urteetan isilpean oroimena gorde dabenak, hobi komunak, gazteek hartutako lekukoa eta emakumeen ekarpena.


VI. Agurrik gabeak

* Eguna: Urriaren 24an, arratsaldeko 20:00an, Kurutziaga kalean.
* Egitaraua:
1.- Agurra: aurreskua eta lore-eskaintzea.
2.- Oroitarriaren inaugurazinoa.
3.- Raymond Villalbaren berbaldia, Gurs-eko kontzentrazino-esparruaren inguruan (Terre de Mémoire(s) et de Luttes elkarteko lehendakaria).
4.- Karrika Antzerki Taldearen Izarrak marrazten ikuskizuna.

Oroitarriaren inaugurazinoan Gurs-eko (Frantzia, 1939-1945) kontzentrazino-esparrua gogoratuko dogu. Raymond Villalbak, Terre de Mémoire(s) et de Luttes alkarteko lehendakariak, Gurs-eko kontzentrazino-eremuaren nondik norakoak azalduko ditu. Villalbaren beraren gurasoak Gurs-en ezagutu ziran. Bertan, Durangaldeko zenbait lagun be egon ziran, besteak bestee, Pedro Agirre Zubizarreta (EAJ), Koldobika Irigoras Aranburu (EAJ), José Arana Belategi (ELA/STV), Bernabé Azurmendi Arremalde (PSOE), Javier Gómez Villanueva (UGT), Lorenzo Gaztelumendi Bilbao (PCE), José María Larrinaga Astarloa (CNT)…

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu