Mikel Markezek 'Indar bat dabil hor' diskoa plazaratu dau

Bizkaie! 2013-10-21 12:39   Musikea

Hamargarraen diskoa kaleratu dau Mikel Markezek, Indar bat dabil hor (Elkar). Hamabi kanta ditu lanak, danak barriak, bersino bi izan ezik. Abenduaren 1ean aurkeztuko dau jentaurrean, Donostiako Antzoki Zaharrean.

Hamargarraen diskoa kaleratu dau Mikel Markezek, Indar bat dabil hor (Elkar). Hamabi kanta ditu lanak, danak barriak, bersino bi izan ezik. Abenduaren 1ean aurkeztuko dau jentaurrean, Donostiako Antzoki Zaharrean

Argiz betetako diskoa da Indar bat dabil hor, mezu baikorrez osotua, Markezek berak aurkezpenean esan ebanez. Abestien indarra eta soiltasuna nabarmendu zituan Elkar etxeko Anjel Valdesek. Xabier Amurizaren bertso batetik atera dau diskoaren izenburua.

Hamar kanta barri eta bersino bi batu ditu Markezek, bersinoetako bat Jack Warshawen No time for love da, Xabier Amurizak 1977an euskeratu ebana. Hertzainakek Ez dute uzten maitatzen gauean izenburuagaz egin eban ezagun. Bigarren bersinoa Erresumarik zabalena da; Harkaitz Canok idatzi eban, eta Lubaki bandeak maketa baten atera.

Kolaboratzaile ugarigaz jardun dau musikari errenteriarrak lan honetan, besteak beste, Xalbador bertsolariaren loba Aire Ahizpak, Xabier Amuriza bertsolaria, Benito Lertxundi kantaria, Josu Zabala musikaria eta Alaitz Telletxeagaz. Taldeari jagokionean, Arkaitz Miner, Amaiur Cajaraville eta Satxa Sorazu izan ditu lagun.

Abenduaren 1ean emonaldi berezia egongo dau Markezek diskoan izan dituan konbidauekaz, Donostiako Antzoki Zaharrean.

Konplize ditu eta abestiaren bideoa ikusteko, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu