Clara Sanchez idazle madrildarrak irabazi dau Planeta Saria, 'El cielo ha vuelto' lanagaitik

Bizkaie! 2013-10-16 15:15   sariak-autortzak

Espainiako Planeta Sari ezagunen irabazi dau Clara Sanchez idazle madrildarrak, El cielo ha vuelto lanagaitik. 601.000 euroko diru-saria jasoko dau 66. edizino honetako egilerik onenak. Angeles Gonzalez-Sinde Kultura ministroa izandakoa finalistea izan da.

Espainiako Planeta Sari ezagunen irabazi dau Clara Sanchez idazle madrildarrak, El cielo ha vuelto lanagaitik. 601.000 euroko diru-saria jasoko dau 66. edizino honetako egilerik onenak. Angeles Gonzalez-Sinde Kultura ministroa izandakoa finalistea izan da.

José Calvino ezizenagaz aurkeztu zan Clara Sanchez, eta liburua La dama del hechizo izenburuagaz aurkeztu eban. Modelo ezagun bate istorioa kontetan dau liburuak. Igarle batek esandakoa, hau da nonork bera hil gura dauela, egi bihurtzen dala konturatzean bizimodua aldatu egiten jako. Mesfidantzari buruzko nobelea dala esan dau egileak, eta badu esoterismo eta intriga osogaiak bere.

Clara Sanchez 1995ean jaio zan, Espainiako GUadalajara urian. 2000. urtean, Alfaguara Saria irabazi eban, Últimas noticias del paraíso nobeleagaitik, eta 2010ean, Nadal Saria Lo que esconde tu nombre lanagaitik.

Angeles Gonzalez-Sinde gidoilari, zinemagile eta ministro izandakoa finalistea izan da, El buen hijo lanagaz. Ministroa zala idaztea faltan ebala adierazo dau, eta orain istorioak idazten hasi dala barriro.

José Manuel Lara Bosch Planeta Taldeko presidentak banatu zituan atzo sariak. Sanchezek 601.000 euro jaso ditue, eta Gonzalez-Sindek, 150.250 euro. Planetako epaimahikide izan dira Alberto Blecua, Ángeles Caso, Juan Eslava Galán, Pere Gimferrer, Carmen Posadas, Rosa Regàs eta Emili Rosales. Aurten 478 lan aurkeztu dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu