Guggenheimera sartzea dobakoa izango da astegoienean eta lehen 3.000 bisitariek Puppyren zatitxu bat eroango dabe

Bizkaie! 2013-10-18 10:31

Guggenheim Bilbao Museoaren hamaseigarren urteurrena beteko da zapatuan, urriaren 19an, eta beste urte batez, herritarrei babesa eta aintzatespena eskertu gura deutse, astegoienean dobako sarrerea eskainiz. Gainera, Jeff Koonsen Puppyren zatitxu bat jasoko dabe lehen 3.000 bisitariek opari moduan.

Holan, museoko iturriek jakinarazo dabenez, zapatuan eta domekan, urriaren 19an eta 20an, dobakoa izango da sarrerea, eta bertaratzen diranek, Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009) eta Guggenheim Bilbao Museoaren aukeraketak III erakusketez gozetako aukerea izango dabe.

Horrezaz gan, Ferrovial Serviciosen lankidetzeari esker, zapatuan, lehen 3.000 bisitariei sarrerearen truke opari-txartel bat emongo jake, bisitaldiaren ostean Puppyren lore baten truke aldatu deien. Loreak hartzeko ordutegia 11:00etatik 13:30era izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu