Era askotako euskaldunak eta euskera ikasleak batuko ditu Berbaguneak Bilbon, urriaren 23an
2013-10-17 14:56 Euskerea berbagaiGoiz eta arratsalde, 400 laguneko lau txandatan banatuta, 1.600 persona inguruk parte hartuko dabe Berbagunean. 70 mahaitik gora egongo dira eta triptikoak banatuko dira, berba egiteko gaien proposamenakaz. Urko Aristi (goizean) eta Xabier Euzkitze (arratsaldean) telebista aurkezleak izango dira dinamizatzaileak.
Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatuta, bigarren urtez jarraian, Berbagunea antolatu da. Igazko arrakasteari segika, aurtengoan, 1.600 euskaldun mahaiaren inguruan batu eta euskeraz berbetan ipini nahi ditue, euskerea kalera atara eta erabileran eragiteko asmoz. Bilboko Alondigako atarian izango da hitzordua datorren eguaztenean, urriak 23, goiz eta arratsaldeko saioetan. Partaideen artean, persona ezagunak egongo dirala aurreratu dabe antolatzaileek.
Berbagunearen funtzionamendua erraz-erraza da. Aurretik alkar ezagutzen ez daben parte-hartzaileak seinakako mahaietan alkartzen dira eta gai ugariren inguruan berbetan hasten dira, euskeraz. 20 minutuan behin, mahaiz aldatzen ditue eta alkarrizketa barriak hasten dira. Ana de Castro Bizkaiko Foru Aldundiko euskera zuzendariak adierazo dauenez, erabileran dogu gaur egun erronka nagusia. Hain zuzen be, Berbagunean, euskerea erabilteari emoten jako lehentasuna, Aitor Sangroniz koordinatzailearen arabera, euskerea geure artean konpartidutea da helburua, nor bere erritmoan ibili ahal izango da. Holan, euskaldun osoakaz batera, euskera ikasleak be parte hartzera animau ditue, danentzako lekua izango da. Batez be, ikastetxeetako neska-mutilak, euskaltegietako ikasleak eta euskera taldeetan dabilzanak hurreratu ohi dira Berbagunea lako ekimenetara, baina nahi daben guztiei zabalik dago, baldintza bakarra euskeraz komuniketako gogoa da.
Goiz eta arratsalde, 400 laguneko lau txandatan banatuta, 1.600 persona inguruk parte hartuko dabe Berbagunean. 70 mahaitik gora egongo dira eta triptikoak banatuko dira, berba egiteko gaien proposamenakaz. Urko Aristi (goizean) eta Xabier Euzkitze (arratsaldean) telebista aurkezleak izango dira dinamizatzaileak. Aristi ETBko eguraldi-gizonak, brometan, euria iragarri dau urriaren 23rako, holan, Alondigako atarira erakarriko dogu jentea. Dana dala, eguraldiari begiratu barik, antolatzaileek badaukie jentea erakarteko beste modu bat. Izan be, Berbagunean gizarteko persona ezagunek parte hartuko dabe eta, beraz, subertea euki ezkero, norbere idoloagaz berba egiteko erea izango dabe batzuek. Kirolariak, idazleak, musikariak, aktoreak eta baita politikariak be, izen ezagun ugari egongo da Berbagunean, goizean zein arratsaldean.
1.600 personagaz, Alondigako ataria lepo beteko dala aurreratu dabe antolatzaileek. Halandabe, Sabin Anuzita Bilboko Udaleko euskera zinegotziak azpimarratu dauenez, inportanteena ez da 1.600 persona batzea, inportanteena da, euskerea erabilteko prest dagoan jentea dagoala ikustea, erabili ezean gure hizkuntzea galdu egingo da eta. Horregaitik, Anuzitak eskerrak emon deutsez euskerea maite eta erabili nahi daben guztiei. Ana de Castrok ganeratu dau, euskereak edozertarako balio dau gaur egun, horixe erakutsiko dogu Berbagunean. Persona famatuak zein uritar anonimoak, euskaldun peto-petoak zein ikasten dabilzanak, danak nahastauko ditue mahaietan eta askotariko gaiak proposatuko deutsiez berbetarako, gaurkotasunagaz lotutakoak.
Bilbo moduko uri handietan be, euskeraz dakian jentea dagoala ikustarazotea polita da, dino Urko Aristik, ganera, jente desbardina da, anitza. Sarritan, ezezagunen artean lehenengo berbea erderaz egiten dogu eta euskaldunen arteko erderazko alkarrizketa asko sortzen dira holan. Berbagunean, jokera hori aldatu nahi dabe, urriaren 23an, Bilboko Alondigan.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!