Ken Zazpi eta EOS bat eginik

Bizkaie! 2013-08-26 11:12   Musikea

Pop-rocka eta musika sinfonikoa buztartu daitekezala erakutsiz, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta Ken Zazpi taldeak diskoa grabau eta kontzertu bira txikia eskainiko dabe. Honezkero ensaioak hasi ditue eta kalinarazo dabenez, Ken Zazpiren zazpi kantu ezagunen moldaketak ez eze, hiru kantu barri be izango dira lan barri horretan.

Pop-rocka eta musika sinfonikoa buztartu daitekezala erakutsiz, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta Ken Zazpi taldeak diskoa grabau eta kontzertu bira txikia eskainiko dabe. Honezkero ensaioak hasi ditue eta kalinarazo dabenez, Ken Zazpiren zazpi kantu ezagunen moldaketak ez eze, hiru kantu barri be izango dira lan barri horretan.

Bi urteko lanaren emoitzak laster ikusiko dau argia eta oraingoz pozik dabilz abestiak bersino sinfonikorako moldatu dituan eta orkestrea zuzentzeaz arduratuko dan Fernando Velazquez musika zuzendari getxotarra eta Eñaut Elorrieta Ken Zazpiko abeslaria.

Miramongo egoitzan hasi, Elkar argitaletxearen estudiotan jarraitu, eta zemendiaren 8an kalean izango da diskoa. Abenduan, barriz, kontzertu emongo ditue Euskal Herrian zehar, danak KlasikAT zikloaren barruko kontzertuak: Kursaalen abenduaren 3an, Iruñeko Baluarten abenduaren 4an, Bilboko Euskaldunan 5ean eta Gasteizko Antzoki Zaharrean 12an. Amaitzeko, Donibane Garaziko Jai Alain izango dira, abenduaren 13an.

Musika klasiko zein garaikidearen alorrean zabalkuntzea eta sormena bultzatzeaz gan, Euskadiko Orkestrak apostu sendoa egiten dau edozein generotako musika produkzinoaren alde. Mike Oldfield, Jorge Drexler, Michel Camilo, Joan Manuel Serrat, Emilio Aragón, Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Kepa Junkera edo Fernando Velázquez bera dira ildo horretan Orkestreak lankide izan dituan artistatako batzuk. Azken urteotan alor horretan egin dan ekarpen nabarmenena KlasikAT, Orkestrearen crossover zikloa abian jarri eta finkatzea izan da. Aurtengo hau ziklo honen barruan egingo dan laugarren kontzertu-sorta izango da.

Fernando Velázquez, egitasmoaren zuzendari, besteak beste, El Orfanato eta Lo Imposible filme arrakastatsuen soinu-banden egilea da. Fernando Velázquez konpositore getxotarra da orkestra sinfonikorako moldaketen egile eta baita pop-rock sinfonikoko proposamen barri honen musika-zuzendari be. Aurrez, Fernando Velázquezek Euskadiko Orkestrea zuzendu dau El mal ajeno filmerako bere soinu-bandearen (2009) eta Jorge Drexlerren Madera de deriva doinuaren grabazinoa, uruguaitar kantautorearen proiektuaren barruan (2012); gainera, igaz bere soinu-bandak batu zituan kontzertu bat zuzendu eban Zinemaldian eta joan zan bagilean, barriz, Donostiako Kursaal Auditorioan izan zan International Meeting for Autism Research (IMFAR) 2013 kongresuko edegiera-kontzertuan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu