Azken egunak 'L’Art en guerre. Frantzia, 1938–1947. Picassotik Dubuffetera' erakusketea ikusteko

Bizkaie! 2013-08-27 12:16   Kulturea

Bilboko Guggenheim Museoan ikusgai dagoan erakusketan agirian jarri da, nazien okupazino sasoiko Frantzian, artista batzuek arte ofizialari uko egin eutsiela arte-molde eta erantzun estetiko barritzaileen bidez, hau da, geroko artea eraldatuko eban artearen bidez.

Bilboko Guggenheim Museoan ikusgai dagoan L’Art en guerre. Frantzia, 1938—1947: Picassotik Dubuffetera erakusketea irailaren 8an zarratuko da. Musée d’Art moderne de la Ville de Paris, Paris-Musées eta Bilboko Guggenheim Museoa izan dira erakusketearen antolatzaileak, eta BBVA Fundazinoa babeslea. Erakusketan agirian jarri da, nazien okupazino sasoiko Frantzian, artista batzuek arte ofizialari uko egin eutsiela arte-molde eta erantzun estetiko barritzaileen bidez, hau da, geroko artea eraldatuko eban artearen bidez.

Erakusketa hori behin betiko zarratu ondoren, Guggenheim Bilbao Museoak Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964—2009) zabalduko dau urriaren 4an. Orain urte bete luze hil zan artista katalana, eta oraintxe egingo jako erakusketea. XX. mendeko oinarrizko artista honen alderdi ezezagun baina garrantzi handiko bat agertuko dau erakusketeak: hain zuzen, eskultura-lanak, bost hamarkadatan egindakoak. Sakon aztertuko dira haren eskulturak lehenengo aldiz: ehun bat artelan batu dira, tartean, 1960ko hamarkadearen erdialdeko eta 1970eko hamarkadako lehen objektu eta muntaiak eta azken aldiko txamotadun lurrez eta brontzez egindako lanak; bai eta artisteak hil baino lehen egindako azken eskulturea, 2009koa.

Azken buruan, Barroko neurrigabea: Cattelanetik Zurbaranera. Bizitza ezegonkorraren adierazpideak erakusketea be oraindino ikusgai dago urriaren 6ra arte. Artelan garaikideak eta XVII. mendeko margolanak buztartuz, helburua da Barrokoaren kontzeptua ohiko pertzepzino eta estereotipo finkatuetatik aldentzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu