Hizkuntza Jabekuntzaren VII. Nazinoarteko AEAL Biltzarra Bilbon
2013-08-26 15:34 jardunaldiakEuskal Herriko Unibersidadeak (UPV/EHU) hartu dau beregan 2013ko irailaren 4tik 6ra bitartean Bilbon izango dan AEALen Nazinoarteko VII. Biltzarra antolatzea.
Euskal Herriko Unibersidadeak (UPV/EHU) hartu dau beregan 2013ko irailaren 4tik 6ra bitartean Bilbon izango dan AEALen Nazinoarteko VII. Biltzarra antolatzea.
AEALen Nazinoarteko VII. Biltzarrak ukipen egoeran dagozan hizkuntzen jabekuntzan jarriko dau arreta berezia bai egoera elebidun zein eleaniztunean, bereziki hizkuntza gitxituren bat aztergai daben lanetan. Hizlari nagusiak Laurie Tuller (Université François-Rabelais, Frantzia), Lourdes de León (CIESAS, Mexiko), Nancy Hornberger (University of Pennsylvania, AEB) eta Bernard Schneuwly (Université de Genève, Suitza) izango dira. Bestalde, Jürgen Meisel irakaslea (Alemaniako Universität Hamburg eta Kanadako Calgary University) omendu eta AEALeko Ohorezko Bazkide izentauko dabe.
AEAL 2013, UPV/EHUko HIJE (Hizkuntzen Jabekuntza eta Erabilera) ikertaldeak antolatzen dau, Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrearen laguntzinoagaz.
AEAL Hizkuntza jabekuntza ikasketen alkarteak hizkuntzen bereganatzea edo jabekuntzea dau ikergai. AEALen hiru urteroko biltzarrak hizkuntza jabekuntzako adituak alkartzen ditu hainbat arlotakoak: gramatika, hiztegia, diskursoa, pragmatikea, psikolinguistikea, neurolinguistikea, soziolinguistikea edota hizkuntzen didaktikea eta pedagogia.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!