Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Donostiako Urrezko Dominea jasoko dau barikuan
2013-08-27 11:02 MusikeaEuskadiko Orkestra Sinfonikoak (EOS) Donostiako Urrezko Dominea jasoko dau datorren barikuan, hilak 30, Donostiako uriaren setioa eta erretzearen berrehungarren urteurrenaren oroimenaren harira.
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak (EOS) Donostiako Urrezko Dominea jasoko dau datorren barikuan, hilak 30, Donostiako uriaren setioa eta erretzearen berrehungarren urteurrenaren oroimenaren harira.
Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak emongo deutso dominea Orkestreari, hau Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburu eta EOSeko zuzendari dan Cristina Uriartek jasoko dauelarik. Aitatu sari emotea Orkestrak datorren bariku gaueko 22:30ean Donostiako Konstituzio Plazan emongo dauen kontzertuan zehar egingo da.
Emonaldia Donostiako uriaren setioa eta erretzearen berrehungarren urteurrenaren oroimenaren harian egingo da. Kontzertuan udalbatza osoa eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren hasieretatik, hau da, 1982tik, administrazinoaren parte izan diran persona guztiak presente izango dira.
Horrezaz gan, sasoi batean Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu izandakoak, eta era berean Euskadiko Orkestra Sinfonikoko zuzendaritza kargua bete daben personak be konbidau ditue ekimen honetara. Orkestreak berrehungarren urteurren honetarako beren-beregi aukeratutako konposizinoak joko ditu Juan Jose Oconen batutapean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!