'Kontzeptuak mobimentuan' izenburupean egingo da Kontzeptuen Historiari buruzko Nazinoarteko XVI. Kongresua
2013-08-28 10:50 jardunaldiakBilbon eta San Millan de la Cogollan egingo dan Biltzarrak 30 herrialde desbardinetatik etorritako 200 ikertzaile baino gehiago batuko ditu, zenbait kontzeptuk (adibidez, demokrazia, askatasuna, funtzionario publikoa edo tolerantzia) denporeak aurrera egin ahala hartu dituen esanahiei buruzko gogoetea egiteko.
Adituek berba politiko, sozial, linguistiko eta artistikoen esanahien aldaketak aztertuko ditue Bilbon eta San Millán de la Cogollan. Abuztuaren 29an, eguenean, goizeko 08:30ean, Kontzeptuen Historiari buruzko Nazinoarteko XVI. Kongresua abiarazoko da Bizkaia Aretoan (Abandoibarra 3, Bilbo), Kontzeptuak mobimentuan: kulturen eta diziplinen arteko transferentzia, hartze, itzulpen eta birdefinizino prozesuak izenburupean. Biltzarra UPV/EHUko Politika Modernoko Historia Intelektualeko taldeak, Kontzeptuen Historiako Taldeak (HCG), Iberconceptos sareak eta Cilengua-Hizkuntzaren Historiako Institutuak antolatu dabe.
François Hartog eta Anthony Pagden historialariek, besteak beste, zelan eta zergaitik mobidu eta aldatzen diran historian kontzeptu eta nozio politikoak, sozialak, linguistikoak eta artistikoak azalduko dabe. Biltzarra abuztuaren 30era, barikua, eta abuztuaren 31ra, zapatua, arte garatuko da Bilbon eta San Millán de la Cogollako Cilenguan (Komentuaren plaza, zk.g.), hurrenez hurren.
Honako honeek hartuko dabe parte kongresuaren edegiera ekitaldian:
• Amaia Maseda, UPV/EHUko Hedakuntzearen eta Transferentziaren arloko errektoreordea.
• Benigno Pendás, Politika eta Konstituzino Ikasketetako Zentroko zuzendaria.
• Martin Burke, History of Concepts Group taldeko idazkari exekutiboa.
• Javier Fernández Sebastián, UPV/EHUko Historiako katedraduna.
Biltzarrak 30 herrialde desbardinetatik etorritako 200 ikertzaile baino gehiago batuko ditu, zenbait kontzeptuk (adibidez, demokrazia, askatasuna, funtzionario publikoa edo tolerantzia) denporeak aurrera egin ahala hartu dituen esanahiei buruzko gogoetea egiteko. Gainera, historialariek zelan erabili diran hainbat lurralde eta testuingurutan eta Europako, Indiako eta Asiako kulturen arteko itzulpen eta hibridazino prozesuek nola eragin deutseen kontzeptu horreen eraikuntzeari, bilakaereari eta nazinoz gaindiko zirkulazinoari azalduko dabe.
François Hartogek egingo dau inaugurazino-hitzaldia, History: The Name and the Concept Yesterday and Today izenburua dauena. François Hartog (1946) historialaria Paris-Sorbonne Unibersidadeko Historiako doktorea da, École des Hautes Études en Sciences Sociales-eko Historiografia Zahar eta Modernoko katedraduna da, eta eskola horretako ikasketetako zuzendaria da. Historiaren eta Historiografiaren eremuan liburu oso ospetsu bihurtu zan Le miroir d’Hérodote. Essais sur la representación de l’autre tesiaren egilea izan zan.
Anthony Pagden Kaliforniako Unibersidadeko (UCLA) Historia eta Zientzia Politikoetako irakasle britainiarrak Avatares de la noción de imperio: desde Roma hasta Washington amaiera-hitzaldia egingo dau. Pagdenek Santiago de Txilen, Londresen, Bartzelonan eta Oxforden ikasi eban. Haren ikerketearen edukinak honako honeek dira: inperioen eta inperialismoaren gizarte eta lege teoria politikoa Antxinarotik gaur egunera arte, Europaren, Ameriken eta Pazifikoaren arteko topaketea, Mendebaldearen eta Ekialdearen arteko gatazkearen iturriak, kosmopolitismoa, nazionalismoa, internazionalismoa eta Europar Batasunaren historia eta etorkizuna. Haren argitalpenen artean –asko nazinoartean sarituak izan dira- ondokoak nabarmentzen dira: Mundos en guerra. 2500 años de conflictos entre Oriente y Occidente (2008) eta berriagoa dan The Enlightenment: And Why It Still Matters Alianza Editorialek laster gaztelaniaz argitaratuko dauena (2013).
Era berean, biltzarra amaitzean (hilak 31, zapatua, San Millan de la Cogollan), Javier Fernández Sebastian kongresuko zuzendariak argitaratu dauen Conceptos políticos, tiempo e historia. Nuevos enfoques en historia conceptual liburu kolektiboa aurkeztuko da. Aurkezpen horretan izango dira baita be egileetako batzuk, guztiak lehen mailako aditu ospetsuak, besteak beste, Michael Freeden (Oxford), Hans Erich Bödeker (Berlín), Guillermo Zermeño (Colegio de México) edota José Antonio Pascual, RAEkoa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!