'Gabrielen lekua: Bilbaoko kaleak' disko-liburua ia-ia prest

Bizkaie! 2013-08-28 14:17   Musikea

Gabriel Aresti Kultura Alkartearen ekinbidez, urrian argitaratuko da Gabrielen lekua disko-liburua. Diskoan Rafa Ruedak sortutako 9 kantu, zazpi Arestiren poema musikatuak eta beste biak Andoni Egañak idatzitako bi bertso-sorta barri eta Oier Guillanek deklamatutako bi poema izango dira entzungai.

Gabriel Aresti Kultura Alkartearen ekinbidez, urrian argitaratuko da Gabrielen lekua disko-liburua. Diskoan Rafa Ruedak sortutako 9 kantu, zazpi Arestiren poema musikatuak eta beste biak Andoni Egañak idatzitako bi bertso-sorta barri eta Oier Guillanek deklamatutako bi poema izango dira entzungai.

Bilboko Irala auzoko Kobaestudion egin ditue grabazinoak, Rafa Ruedaren gidaritzapean eta Xanpe teknikariaren laguntzinoagaz.


Gabrielen lekua - Zuzenean

- Urriaren 11an, goizez, ikastetxeetako neska-mutilakaz, Intxaurrondoko kultur etxean.

- Urriaren 12an, aurrestreinaldia, Intxaurrondoko kultur etxean.

- Urriaren 29an, estreinaldia, Bilboko Arriaga Antzokian, goizean ikastetxeetako neska-mutilakaz eta arrastian publiko guztiarentzat.

- Zemendiaren 9an, Laudioko plazan.

- Abenduaren 13an, Elgetako Espaloian


Gabrielen lekua

Gabriel Arestiren personea eta bere lana eguneratzea dau helburu ikuskizun honek. Belaunaldi batzuentzat gogora ekartea izango da, beste batzuentzat, barriz, deskubrimendua.

Arestiren lekuak hartu ditue horretarako ardatz: Bilbo, Baiona, Arantzazu, Atzerria, Ea… euskal literaturea, euskal kulturea… Eta bere izaerearen zein obrearen alderdirik garrantzitsuenak lotzea da asmoa leku bat edo besteagaz. Umezaroa, euskerea ikasteko erabagia hartu eban momentua, bere justizia sozialagazko ardurea, obra literarioa, hainbat personagazko gutunizketea, euskera batuaren sorrerea, haren ideologia. Beti be, Gabriel Arestirik poliedrikoena azaldu guran, bere lan oparotasuna, aktibismoak, eztabaidarako eukan jokereak isla izango dabe emonkizunean.

Ordu eta erdi inguruko ikuskizuna izango da. Hainbat kultura adierazpide alkartuko dira oholtzan: musikea, bertsolaritzea, deklamazinoa, ikus-entzunezkoak…eta bi personaiek eroango dabe kontakizunaren ardatza. Ikuskizunean danetik izango da, Gabriel Arestiren obraren pasarteakaz batera, sortzaileek beren-beregi emonkizunerako sorturiko lan barriek osatuko dabe mamina.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu