Igor Legarretaren 'Inurri Itsuak', zinema-aretoetan baino ez da estreinauko
2026-07-29 09:01 ZinemeaUrko Olazabal eta Itziar Ituño dira film honetako protagonistak.
Ilargi guztiak eta Cuando dejes de quererme lanen egile Igor Legarreta zinemagilearen hirugarren film luzea, Inurri Itsuak, 2026ko urriaren 9an estreinauko da zinema-aretoetan baino ez, Buena Vista International enpreseak banatuta.
Urko Olazabal (taldeko aktore onenaren Goya saria Maixabel filmagaitik eta aktore nagusi onenaren izentapena Soy Nevenka lanagaitik), Itziar Ituño (La casa de papel, Intimidad, Irati), Josean Bengoetxea (Balenciaga, Errementari, Loreak), Miren Gaztañaga (Los últimos románticos, Ane, El hoyo) eta Carlos Santos (El refugio atómico, Invisible, 1992) dira filmeko aktore nagusiak.
Unax Hayden (20.000 erle-espezie, Irati), Patxi Bisquert (Oreina, Tasio), Daniel Cabrera (Querer), Kimetz Etxabe (Go!azen), Markel Cocó (Nosotros), Anuk Puértolas eta Elena Uriz (Irati) aktoreek osotzen dabe filmeko aktore-zerrendea.
Legarretak eta Andoni de Carlosek (Faisaien irla, Altsasu, Goya saria Handia filmagatik) euskeraz idatzi dabe Inurri Itsuak filmaren gidoia. Ramiro Pinillaren Las ciegas hormigas eleberri ospetsuan dago oinarrituta (Tusquets Editores, SA-k argitaratua); XX. mendeko 30eko hamarkadako Espainian girotutako biziraupen-istorio horrek Nadal Saria jaso eban 1961ean. Filma Bizkaiko hainbat tokitan filmau da (Bilbo, Elorrio, Galdakao, Getxo, Gorliz, Sagasta, Mundaka); horreetan Euskal Herriko paraje natural ikusgarrienetako batzuk eta dekoradu handiak buztartu dira.
Igor Legarreta zuzendariak azaldu dauenez, ohore handia da euskal literaturako eleberri garrantzitsuenetako bat zinemara eroatea. Eta oso pozik nago, azkenean ekatxik handiena estreinauko dogulako. Ez dot uste hain ekatx epikorik filmau danik inoiz; balentria tekniko itzela izan da.
Inurri Itsuak Lamia Producciones, Lamia Films, Laozna Zinema, Lazona Produkzinoak, Bruja del norte AIE, Buendía Estudios Bizkaia eta Sideral Cinema etxeen produkzinoa da, Caviar Antwrp B.V. etxeagaz lankidetzan egina. Filmak EITBren, Atresmediaren eta HBO Max-en parte-hartzea dau, Eusko Jaurlaritzearen Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren, Nafarroako Gobernuaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren lankidetzea ditu eta Instituto de la Cinematografía y de las Artes Audiovisuales-en (ICAA), Elkargirne, SGRren eta Kutxabanken finantziazinoa. Playtime arduratuko da filmaren nazinoarteko salmentez.
Igor Legarretak zuzenduta, Inurri Itsuak filmak Imanol Nabea dau (Tratamos demasiado bien a las mujeres) argazki-zuzendaria. Mikel Serrano da arte-zuzendaria (Goya sariduna Akelarre eta Handia filmengaitik). Maite Tarilonte (La fortuna, Patria) arduratu da jantziez. Abigail Machado (Vampire Academy) makillajeaz arduratu da, eta Clara Domínguez (Las invisibles), barriz, ule-apainketaz. Maialen Sarasua (Faisaien Irla, Marco) arduratu da muntaketaz. Pascal Gaigne (Nosotros, La trinchera infinita, Goya Handia filmagaitik) sortu dau jatorrizko musika-bandea. Pablo Barinaga, Luis Ferrón eta Iker Ganuza dira filmaren produktore exekutiboak. Produktoreak, barriz, Gonzalo Salazar-Simpson, Luis Ferrón, Iker Ganuza, Ignacio Corrales, Roberto Butragueño eta Helena Taberna. Eta Robin Kerremans eta Bert Hamelinck dira koproduktoreak.
Igor Legarreta
Ikus-entzunezkoetan lizentziaduna Euskal Herriko Arte Ederren Fakultadean/EHUn, Igor Legarretak (Bilbo, 1973) hainbat film labur idatzi eta zuzendu ditu eta lan horreen artean nabarmentzekoak dira El Trabajo (1998, epaimahaiaren sariak Montpellier eta Locamoko zinemaldietan; eta El Gran Zambini (2005). 2002. urtean Urban Myths Chillers telesaileko kapitulu bi zuzendu zituan.
Regreso a Moira (2006) telebistarako filmaren gidoiaren egilea da, Filmaxek Tele 5erako produzidutako Películas para no dormir telesailaren barruan. Era berean, Antonio Banderasek produzidu eta interpretautako Autómata (2014) film luzearen gidoilaria izan zan; filmaketan bigarren unidadeko zuzendaritzea beregan hartu eban. Era berean, Zipi eta Zape eta Kapitainaren irla (Oskar Santos, 2016) film luzearen bigarren unidadea zuzendu eban. Eusko Jaurlaritzeak diruz lagundutako Aries (2005) eta 9 Santos (2018) gidoien egileetako bat da, baita ICAAk babestutako Rondo-ren (2011) gidoiena be.
2017an bere opera prima zuzendu eban: Cuando dejes de quererme. 2020an bigarren film luzea filmau eban: Ilargi guztiak. Inurri Itsuak da haren hirugarren filma. Operación Marea Negra (2023, 2024) telesailaren sei kapitulu be zuzendu zituan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
