Bilboko Udalak laguntzinoa emon deutso Bilbon errodau eta zine aretoetara zemendiaren 12an helduko dan 'Bon appetit' filmari

Bizkaie! 2010-11-04 12:07   Barriak

Bon appetit filmaren aurre-estreinaldia datorren zapatuan, zemendiak 6, izango da Bilbon, eta bertan egongo da protagonista nagusia, Unax Ugalde antzezle euskalduna.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Kultura bonoak barriro eskuragai

Bizkaie! 2010-11-04 12:00   kulturbiz

Eusko Jaularitzako Kultura Sailak bigarren urtez eskainiko ditu kultura bonoak. Liburuak edo musika-euskarriak erosteko, edo museo eta zuzeneko ikuskizunetan edo bestelako ekitaldietarako sarrerak erosteko balio dau bono horrek.

Uberan.org, berbak berbagai izango dituan ataria

Bizkaie! 2010-11-04 10:52

Uxue Alberdi eta Oier Guillan idazle eta kazetariek Hitzen uberan webgunea sortu dabe. Literaturea izango dau berbagai atari barriak, sortzaileen esanetan, 'liburuetan ez eze, literaturea erakusketatan, berbaldietan, kantetan, errezitaldietan, iragarkietan, telesailetan eta beste mila lekutan be' badago. Leku horreetara ailegetako amesa daukie www.uberan.org helbidean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

II. Kantuaren Kantoia zemendiaren 4tik 25era Durangon

Bizkaie! 2010-11-03 17:49   Musikea

II. Kantuaren Kantoiaren egitaraua:

-Zemendiak 4: Imanol Ubeda (Bide Ertzean, Deabruak Teilatuetan).
- Zemendiak 11: Aiora Renteria (Zea Mays).
- Zemendiak 18: Rafa Rueda.
- Zemendiak 25: Xabi Bandini (Kerobia).

Kultura-enpresen proiektu barritzaileentzat laguntza-lerro barria hasi dau Eusko Jaurlaritzeak

Bizkaie! 2010-11-03 17:38   kulturbiz

Laguntzen helburua 2010. urtean gauzatutako edo proiektautako egitasmoak dira, bai banaka bai talde batean onuradun izan nahi dauen enpresa bakotxak aurrez egindako gogoeta estrategikoaren esparruan kokatuta. Betebehar horren arrazoia da bermatzea laguntzen jasotzaile diran enpresek jada kokagune proaktiboa erakustea ingurune digital barrietan.

DAR taldeak 'Unas pocas monedas' CD barria aurkeztu dau Bilbon

Bizkaie! 2010-11-03 17:18   Musikea

Disko honetan estilo aniztasuna dago, bai musikearen aldetik, izan be, rock, punk, ska edo hardcore doinuak jorratzen dituelako, bai hitzen aldetik, askotariko gaiak lantzen dituelako.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

IX. Nazinoarteko Trikitixa Jaialdia datorren zapatuan getxon

Bizkaie! 2010-11-03 14:43   Musikea

Aurten gure artean izango dira: Filippo Gambetta eta Claudio de Angeli (Italia); Blai Casals eta Manu Sabaté (Katalunia); Imosima (Bretainia); eta Mirari Azkune eta Aitziber Otegi; Xabi Aburruzaga eta Jose Urrejola; eta Kupela taldea (Euskal Herria).

Leioako XXXI. Eskulangintza eta Gastronomia Azokea izango da asteburuan

Bizkaie! 2010-11-03 13:41   Kulturea

Bertan, Euskal Herriko eskulangintza mueta guztien erakusketa eta tailerrak izango dira ikusgai. Danetara, 27 erakustoki desbardin izango dira artisauen lanak ikusteko edo erosteko, eta danak kalidadeko ziurtagiriagaz.

Euren azal edota edukiarengaitik zentsurautako nazinoarteko diskoen erakusketea Bilbon

Bizkaie! 2010-11-03 13:27   Musikea

V. Zentsuraren kontrako jaialdiaren barruan egiten da ekitaldi hau

Euren azal edota edukiarengaitik zentsurautako nazinoarteko diskoen erakusketea zemendiaren 18ra arte ikusi ahal izango da, astelehenetik barikura, 9:00etatik 20:30etara.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

PreZinebi zemendiaren 9an jarriko da martxan

Bizkaie! 2010-11-03 11:09   Barriak

Ibone Bengoetxeak, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza zinegotziak eta Ernesto del Ríok, Zinebiko zuzendariak Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraien Nazinoarteko Zinemaldiaren 52. edizinoaren aperitiboa aurkeztu dabe, zemendiaren 9tik 20ra bitartean, PreZinebin batzen diran jarduerez osotutako programazinoagaz.

Berbearen eta bizitzearen arteko loturea, Miren Agur Meabe idazlearen liburu barrian

Dabi Piedra Robledo 2010-11-02 14:48   Kulturea

Hilebeteko tartean, bigarren liburua da egile bizkaitarrak aurkezten dauena, izan be, orain hilebete inguru plazaratu eban Miren Agur Meabek 96 orrialdez osotutako 'Bitsa eskuetan' poesia liburua Susa Argitaletxearen eskutik.

Ezohiko lana da, duda barik, Lekeitioko idazlearen Zazpi orduak, istorio nagusiak kontakizun laburren eta kopla zein bertsoen bidez egiten dau aurrera. Kalean da dagoeneko liburua, Elkar argitaletxearen eskutik, eta Bilbon egindako aurkezpenean azaldu dau Meabek, Zazpi orduak bizitzearen metaforea dirala.

Hamabost izar nire menuan

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2010-11-02 14:43   Bidaide

Amaitu barri dan Expo Unibersalak marka guztiak hausi eta danak itxi ditu pozik: handiena izan da (5,28 kilometro koadro), karuena (43.000 miloe euro exporako beren-beregi egindako azpiegiturak be kontuan hartu), parte-hartzaile gehien izan dituana (246) eta bisitari gehien erakarri dituana (73 miloe baino gehiago).

Saltsa-maltsa horretan, Bilbok hasieran pentsetan zana baino arrakasta handiagoa lortu dau, izan be, 1,2 miloe txinatar baino gehiagok bisitau dabe uriaren gunea (bostehuen mila kagun espero zituen) eta hori guztia, aurrikusitakoa baino gitxiago gastatuta (2,25 miloe euro gastau dira, eta 2,5 miloe zan aurrikusitakoa). Horrezaz gan, Iñaki Azkuna Bilboko alkatea izan da Exporen amaiera ekitaldirako konbidapena jaso dauen Europako alkate bakarrra. Aitatu ekitaldi horretan, munduko goi agintariakaz batera izna da Azkuna jn.a, besteak beste, Txinako lehen ministro Wen Jiabao eta Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusi Ban Ki-Moon.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Bilbok Angela Figuera poeta bilbotarraren jaiotzearen urteurrena ospatuko dau

Bizkaie! 2010-11-02 13:20   Kulturea

Bilboko Udalak Ángela Figuera poeta bilbotarraren jaiotzearen urteurrena ospatuko dau gaur, martitzena, zemendiak 2, poesia eta piano errezitaldiagaz; hitzordua Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan da 19:30ean.

Rolan Barthes idazlearen berbak hartu ditu abiapuntu Bidegainek bere sarrera-berbaldian

Bizkaie! 2010-11-02 10:50   Euskerea berbagai

Jean-René Etchegaray alkateordeak emon deutse ondoetorria bertaratutakoei eta, ondoren, Andres Urrutia euskaltzainburuak hartu dau berbea. Gero, Patxi Uribarren eta Jean Haritschelhar euskaltzainek lagunduta, batzar aretoan sartu da Xarles Videgain 'Baionan' izenburuko sarrera-berbaldia irakurteko. Erantzuna Beñat Oihartzabal euskaltzainak emon deutso, 'Bokal koloratuei jarraikiz' berbaldiagaz.

Jean-Baptiste Coyos proposatu dabe euskaltzain oso izateko

Bizkaie! 2010-11-02 10:09   Euskerea berbagai

Euskaltzain oso izateko, Jean-Baptiste Coyos euskaltzain urgazlea proposatu dabe Jean Haritschelhar, Jean-Louis Davant, Txomin Peillen eta Andres Urrutia euskaltzain osoek.

Miren Amurizak sekulako nagusitasuna erakutsi dau Bizkaiko azken-aurreko kanporaketan

Bizkaie! 2010-11-02 09:37   Bertsolaritzea

Ia 600 bertsozaleren aurrean, Igorreko polikiroldegian izan zan hitzordua pasa dan domekan eta Miren Amuriza berriztarrak 446,5 puntu jaso zituan, bigarren sailkatu Peioo Ormazabalek (392) baino 54'5 puntu gehiago eta oraintsu Mungiako saioan Oihana Bartrak ataratakoak baino 34 puntu gehiago.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Alberto Etxebarrieta moda diseinatzailearen instalazino baten estreinaldiagaz eta bideo-jantza erakusketeagaz abiatu da XII. BAD

Bizkaie! 2010-10-29 16:37   jardunaldiak

Danetara, 24 konpainiak hartuko dabe parte BAD-en edizino barrian. Bertan aurkeztuko diran ikuskizunen artean, 8 erabateko estreinaldiak izango dira, eta beste 12, ikus-entzuleek Euskadin edo Estaduan lehenengo aldiz ikusi ahal izango dituen ikuskizunak.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Guztiz lortu ezin dan utopia, Asel Luzarragaren nobela barrian

Dabi Piedra 2010-10-29 15:44   Kulturea

Itzaletik argirako bidea egiten dau pertsonaia nagusiak Utopiaren itzalak eleberrian, baina idazleak berak azpimarratu dauenez, 'protagonistak itzaletik argirako bidea egiten dau, baina argiuneetan be, itzala ez da guztiz desagertzen'. Utopia ezin dala erabat lortu nabarmendu gura dau holan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Eutsi Gogor! eskolako kirol esparruan euskerearen erabilerea sustatzeko kanpainea aurkeztu dabe

Bizkaie! 2010-10-29 15:31   Euskerea berbagai

Alkarbidek, Bizkaiko euskera zerbitzuen bilguneak koordinau, Bizkaiko Foru Aldundiak babestu eta BBK-k diruz lagundutako egitasmo honen helburu nagusia da euskerearen erabilerea sustatzea eskolako kirol alorrean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)