Leioako Umore Azokeak 'Gnosia', 'Motel Matrioska' eta 'Orsai' antzezlanen produkzinoan parte hartuko dau

Bizkaie! 2012-04-16 18:01   Kulturea

Leioako XIII. Umore Azoka-Kaleko Artisten Azokeak hiru antzezlanen produkzinoan parte hartuko dau, hain zuzen be Atx Teatroaren Gnosia lanean, Malas Compañías Zirko Taldearen Orsai-n eta Matrioska Motel Matrioska-n. Umore Azokeak aurten be ikuskizun barrien sorkuntzeagaz daukan konpromisoa berretsiko dau, nabarmendu dabe antolatzaileek.

Leioako XIII. Umore Azoka-Kaleko Artisten Azokeak hiru antzezlanen produkzinoan parte hartuko dau, hain zuzen be Atx Teatroaren Gnosia lanean, Malas Compañías Zirko Taldearen Orsai-n eta Matrioska Motel Matrioska-n. Umore Azokeak aurten be ikuskizun barrien sorkuntzeagaz daukan konpromisoa berretsiko dau, nabarmendu dabe antolatzaileek.

Umore Azokearen helburu nagusienetakoa kalea eszenatoki daben konpainiei laguntzinoa emotea da, horregaitik produkzinorako kolaborazino-hitzarmenak gauzatzen ditu urtero konpainiekaz. Aukeratutako konpainiek zuzeneko arteetan joera eta prozesu artistiko barritzaileak izan behar ditue.

Atx Teatro Iñaki Ziarrustak 2010ean sortutako konpainia da, Gaitzerdi taldean 18 urte emon ostean. Gnosia konpainiaren lehenengo ikuskizuna da. Antzezlanak barruko hausnarketea egitea proponiduten dau, norberaren barrua ulertzeko, gauza bakotxa jagokon lekuan ipini eta norberaren izakereagaz bat egiteko. Gnosia poderearen zentzunbakokeria, menpean ipinteko joerea eta ezinbesteko iraultzearen ganeko lana da.

Malas Compañías Zirko Taldea 2006 urtean sortu zan, zirko barria dalakoa lantzeko asmoz. Euren ikuskizunetan umorea, clowna, malabareak, oreka-jolasak era akrobaziak dira nagusi. Orsai kontakizuneko protagonistak jokoz kanpo dagoz, izan be toki horrek aukerea emoten deutse askatasuna eta zoramenaren arteko mugan oreka-jolasak egiteko.

FTI-Antzerkiola Imaginarioan eta bestelako esperientzietan ibilitako antzezle eta sortzaileek sortutako egitasmoa da Matrioska. Indarrak batu ditue, hizkuntza, estetika eta kontzeptu eszeniko barrien bila. Inor ez dabilen galdutako bidean dago Motel Matrioska, hautsez eta zorrez beterik. Vintzenza eta honen seme-alabak, Lisbeth eta Jimmyk, kudeatzen dabe ostatua, baina aspaldi ez dala bezerorik sartzen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu