Lauaxeta Ohorezko Sariari poesiazkoa eta ikus-entzunezkoa gehituko deutsoz Bizkaiko Foru Aldundiak

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-04-16 15:04   sariak-autortzak

Aurtengo Lauaxeta Sariak barrikuntza garrantzitsuak ditu, izan be Lauaxeta Ohorezko sariaz aparte, beste bi emongo ditue, bata poesiazkoa, eta bestea ikus-entzunezkoa. Josune Ariztondo Kultura diputaduak prentsaurrekoan gogoratu dauenez, aurten 75 urte beteko dira Esteban Urkiaga Basaraz Lauaxeta fusilau ebenetik, eta Bizkaiko Foru Aldundiak omenaldia egin gura deutso.

Aurtengo Lauaxeta Sariak barrikuntza garrantzitsuak ditu, izan be Lauaxeta Ohorezko sariaz aparte, beste bi emongo ditue, bata poesiazkoa, eta bestea ikus-entzunezkoa. Josune Ariztondo Kultura diputaduak prentsaurrekoan gogoratu dauenez, aurten 75 urte beteko dira Esteban Urkiaga Basaraz Lauaxeta fusilau ebenetik, eta Bizkaiko Foru Aldundiak omenaldia egin gura deutso.

1936ko gerran, tropa faxistek Bizkaiaren kontra egindako erasoaren 75. urteurrenari lotuta, Bizkaiko Foru Aldundiak makina bat oroitzapenezko ekimen atondu ditu; Lauaxeta Sarien 2012ko deialdiak bat egiten dau egitarau berezi horregaz, Ariztondok berak nabarmendu dauenez.

Esteban Urkiaga Basaraz Lauaxeta 1937ko apirilaren 29an Gernikan zan, bonbardeketearen barri emoteko asmoa eben frantses gerra-korresponsalen interprete eta gidari. Gernika kiskalia erakusten ebilela, nazionalek atrapau egin eben, eta ostean zeozelako gerra kontseilua egin eutsen. Bagilaren 25ean, Gasteizeko Santa Isabel kanposantuko horman kontra fusilau eben, 32 urte zituala. Bere pekatu bakarra demokratea eta abertzalea izatea izan zan, eta munduari erakutsi gura izana faxistek zer egiten ebilzan populazino zibilaren kontra, azaldu dau Josune Ariztondok.

Lauaxeta Ohorezko Saria Bizkaian euskerearen sustapen, zabalkunde edo normalizazinoan persona edo erakunde batek izandako ibilbidea aintzatestea dau helburu. Orain arte saritutakoen artean, aitatzekoak dira, besteak beste: Ander Manterola, Miren Agur Meabe, Bizkaia Irratia, Jon Kortazar eta Joan Mari Torrealdai.

Lauaxeta Poesia Sariak euskeraz, bertsoan edo poesia-prosan, sortutako literatura-lana sarituko dau. Argitalpena 2011ko urtarrilaren 1etik 2012ko bagilaren 30era bitartean kaleratua izan beharko da; tarte horretan argitaratutakoak bakarrik hartuko dira kontuan, azpimarratu dau Kultura diputaduak.

Lauaxeta Ikus-entzunezko Sariari jagokonez, oroimen historikoari buruz euskeraz sortutako dokumental formatuko lanak nabarmenduko dira, hain zuzen be zuzendaritza lana sarituko da. Ikus-entzunezko beharrak 2011ko urtarrilaren 1etik 2012ko bagilaren 30a bitartean eginikoak izan behar dira.

Epaimahaien barri be emon dau Ariztondok. Ohorezko sariari jagokonez, aurreko urteetan lez, Euskaltzaindiak eta Bizkaiko Foru Aldundiak osotuko dabe epaimahaia; poesia sarian, Yolanda Arrieta idazleak -Euskal Idazleen Alkartearen izenean- eta Jon Kortazar idazle eta kritikariak eukiko dabe berbea; ikus-entzunezko saria Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterreko Itsaso Atutxak eta Euskadiko Gidoigileen Alkarteko Joanes Urkixok erabagiko dabe.

Hiru sariok Euskerearen Nazinoarteko Egunean (abenduak 3) emongo ditue. Igazko saritua Gerediaga alkartea izan zan. Poesia eta ikus-entzunezko sarituek 6.000 euroko sari bana jasoko dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu