Timelapse ikastaroa emongo dau Luis Caldevillak Bilbon

Bizkaie! 2011-05-03 18:26   kulturbiz

Luis Caldevilla argazkilariak sei orduko Timelapse tailerra emongo dau maiatzaren 5ean eta 6an Bilboko BBKren Kultur Aretoan. BBK Timelapse lehiaketea be antolatu dabe.

Arrigorriagako XVI. Nazinoarteko Clown eta Pailazo Jaialdia aurkeztu dabe

Bizkaie! 2011-05-03 15:54   Kulturea

Maiatzaren 4an Ivan Pradok berbaldia eskainiko dau. Prado Payasos en Rebeldía taldeko kidea eta Festiclown jaialdiko zuzendaria da. Igaz Ramallah inguruan antzeko jaialdi bat atontzeko asmoz izan zan, baina Israelek kanporatu egin eban. Arrigorriagan orduan izandako bizipenen barri emongo dau.

UNED-Bergarak Udako Ikastaroen 10. edizinoa aurkeztu dau

Bizkaie! 2011-05-03 15:48

UNED-Bergarak Udako Ikastaroen X. edizinoa aurkeztu barri dau. Danetara 31 ikastaro antolatu ditue bagileko lehenengo hamabostaldirako, lau arlo nagusitan banatuta: Gizarte Zientziak eta Humanidadeak, Linguistikea eta Literaturea, Hezkuntza eta Psikologia eta Zientzia eta Teknologia.

Bin Laden garbitu eta danak hankapean. Hori al da justizia?

Markues 2011-05-03 15:39   Begi betegarri

Euskal gastronomia tradizionala bultzatuko dau Ja(ki)tea alkarteak

Bizkaie! 2011-05-03 15:01   Jan edanak

sukaldaritza tradizionala egiten daben sukaldarien alkargune bihurtu nahi da www.jakitea.com webgunea.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak KlasikAT kontzertuen zikloa antolatu dau bagilaren 4tik 8ra

Bizkaie! 2011-05-03 12:38   Musikea

Egitasmo honegaz EOSek bere musika-eskaintza publiko anitzari zabaltzea dau helburu, musika klasikoaz urrun geratzen diran eta orkestra baten ibilbide sinfonikoan arrotzak diran errepertorioak landuz.

'Komunikazio eta Hezkuntza Balioak' Unesco Katedrak komunikabideen eragina gazteen gizarteratzean ikertuko dau

Bizkaie! 2011-05-03 11:10

Unesco Katedrak ikerketea eta hausnarketea bultzatu nahi dau komunikabideek balioen garapenagaz eta gazte eta nerabeen nortasunaren eregite prozesuan dituen hartu-emonei buruz.

Alberto Iñurrategik, Juan Vallejok eta Mikel Zabalzak Groenlandia eta Antartika zeharkatuko ditue datozen hileetan

Dabi Piedra Robledo 2011-05-02 15:32

BAT Basque Team egitasmoaren barruan, erronka bikotxa jarri deutsie euren buruari: goi mendia albo batera itxi eta Transantartika proiektuan sartuko dira buru-belarri. Datorren astean, Groenlandiara abiatuko dira hiru mendizaleak eta uhartea hegotik iparrera zeharkatuko dabe. Udagoienean, barriz, Antartikan ibiliko dira eta Hego Poloa bisitetako aukerea be ez dabe galduko.

'Berbak hariz josten' jardunaldiak aurkeztu ditu Mendebalde kultura alkarteak

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-05-02 15:29   Euskerea berbagai

Berbak hariz josten izenburupean, XV. jardunaldiak aurkeztu ditu Bilbon Mendebalde kultura alkarteak. Danetara, bederatzi berbaldi atondu ditue itzulpengintzea eta interpretazinoa ardatz hartuta. Pablo Zamarripa eta Mikel Zarateren liburu bana be aurkeztu ditue prentsaurrekoan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Errotarik errota, Zeanuri arakatzen

Jon Urutxurtu 2011-05-02 14:02

Oinezko martxa honegaz antolatzaileek bilatzen dituen helburuak honako honeek dira: alde batetik, herritarrei zein kanpotik hurreratzen diran bisitariei Zeanuri eta bere auzoak ezagutzera emotea; eta, bestetik, Zeanuriren historian errotek izan daben garrantzia ezagutarazotea.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

XXIII. Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketan izena emoteko epea maiatzaren 1etik 31ra izango da

Bizkaie! 2011-05-02 12:36   Musikea

Aurreko edizinoan 818 talde aurkeztu, 17 kontzertu egin eta danetara 4.000 ikusle baino gehiago batu ziran. Lehiaketearen oinarriak ikusteko eta izena emoteko www.bilbao.net/bilborock webgunera jo behar da, maiatzaren 1etik 31ra bitartean.

Bilboko II. Barreterapia Jardunaldiak antolatu ditue asteon

Bizkaie! 2011-05-02 11:20

Barreterapia eta Antzeko Diziplinen II. Jardunaldiak antolatu ditue Bilbon maiatzaren 2tik 8ra bitartean Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak eta Manantial de la Risa izeneko alkarteak. Jarduera guztiak Abandoko geltokiko erakusketa aretoan egingo dira, 10:00etatik 22:00etara.

Itziarko III. Erromeria Eguna maiatzaren 7an ospatuko da

Bizkaie! 2011-05-02 10:56   Musikea

Itziarko Erromeria Egunaren helburua Itziar eta inguruan hain ohikoak izan ziran erromeriak gogoratzea eta omentzea da, Andutz Kultur Taldearen esanetan, izan be, erromeriak ziran aurreko belaunaldien sozializazinorako topagunerik garrantzitsuenetakoak.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Emigrazino txinatarraren erradiografia (I)

Zigor Aldama 2011-04-29 16:46   Bidaide

¿Parli italiano? Ez. ¿Y español? Ba, bai. ¡Qué bien, bienvenido a Qingtian! Duda barik, ekialdeko Zhejiang eskualdeko tren-geltoki ilun honetan, ezusteko poliglotak egindako ondoetorriak agirian ixten dau Qingtian leku berezia dala. Pausu batzuk emotea nahikoa da konturatzeko 450.000 biztanle inguruko uria emigranteen jaioterria dala.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Etxepare Institutuak eta Euskadiko Filmategiak film laburrak munduan zabaltzeko akordioa sinatu dabe

Bizkaie! 2011-04-29 15:46   Barriak

Aizpea Goenaga Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak eta Joxean Fernandez Euskadiko Filmategiko zuzendariak erakunde bien arteko lankidetza hitzarmena sinatu dabe Donostian. Akorduak Kimuak programea kudeatzeko Etxeparek Filmategiari egingo deutson 127.281 euroko ekarpena be jaso dau.

XXVII. Udabarriko Bertso Saioak ekimenak puntako bertsolariak eta umeei zuzendutako ikuskizuna batuko ditu

Bizkaie! 2011-04-29 15:31   Bertsolaritzea

Bizkaiko eta Euskal Herriko txapelketetako hainbat finalista eta txapeldun izango dira saioetan, besteak beste, Maialen Lujanbio, Euskal Herriko txapelduna eta Arkaitz Estiballes, Santutxuko eskolan ikasitako Bizkaiko txapelduna.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

XVII. Fant Bilboko Zinemaldi Fantastikoko epaimahaia aurkeztu dabe

Bizkaie! 2011-04-29 13:00   Barriak

XVII. Fant, Bilboko Zinemaldi Fantastikoko epaimahaikideak aurkeztu ditue gaur prentsaurrean. Murnauren Fausto pelikuleagaz abiatuko da gaur maiatzak 2 jaialdia. Proiekzinoa Alondigako Golem zinema-aretoetan egingo da, 20:00etan, eta The Silent Band orkestreak zuzenean joko dau.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Bilboko kaleak eszenatoki bihurtuko dira maiatzetik aurrera

Bizkaie! 2011-04-28 15:42   Kulturea

Bilboko auzoetan maiatzean eta bagilean atondutako kaleko arte eszenikoen eskaintzea aurkeztu dabe. Programazinoaren barruan, clownak, Magia Topaketak, zirkua, kaleko antzerkia eta musikea egongo dira. Ekitaldiak maiatzaren 7an hasiko dira.

Bide Ertzean taldearen 'Don Inorrez' kanteak Espainiako Musika Saria irabazi dau

Bizkaie! 2011-04-28 14:41   Musikea

Bide Ertzean hirukotearen Don Inorrez kanteak irabazi barri dau Espainiako Musika saria, euskerazko kanta onenaren atalean. Igaz kaleratu eben izen bera daukan diskoa, Gaztelupeko Hotsak etxeagaz. Kepa Junkeraren Herria lanak, barriz, musika tradizionaleko album onenaren saria jaso dau.