'Gazta Zati Bat' dokumentalaren webgune dinamiko eta parte-hartzailea martxan dago

Bizkaie! 2012-05-29 14:40

Jon Maiaren gidaritzapean egindako dokumentalak webgune barria jarri dau martxan: www.gaztazatibat.eu. Nazinoen Munduaren filosofia islatuz webgune dinamiko eta parte-hartzailea da.

Dokumentala herriz herri dabil eta aste honetan zehar Hego Euskal Herriko lau probintzietan egongo da ikusgai. Jon Maiaren gidaritzapean egindako dokumentalak webgune barria jarri dau martxan: www.gaztazatibat.eu. Nazinoen Munduaren filosofia islatuz webgune dinamiko eta parte-hartzailea da. Hainbat ekintza jarri ditue martxan; horreen artean Gazta munduan zehar, Kanta Zati Bat eta Dantza Zati Bat. Ekarpen danak onartuko ditue eta, beraz, jendeak argazkiak edo bideoak bialdu leikez.

Era berean, webgunean topau daitekez bai dokumentala eta baita herri-mobimentuari buruzko informazinoa eta deskargetako materiala, argazki galeria eta filmeko kamisetak nahiz gazta zatiak erosteko online dendea.

Azkenik, herriz herri egingo diran emonaldien agenda eguneratua ikusteko aukerea emoten dau webguneak. Aste honetan Hego Euskal Herriko lau probintzietan egongo da ikusgai Gazta Zati Bat:

- Maiatzaren 30ean, Burlatan, Axular Kultur Alkartean, 20:00retan, Jon Maiak aurkeztuta.

- Bagilaren 1ean, Etxarri-Aranatzeko kultur etxean, 22:00etan, Angel Oiarbidek aurkeztuta.

- Bagilaren 1ean, Beasaingo Usurbe Antzokian, 19:15ean eta bagilaren 2an, 22:15ean, Beasaingo Usurbe Antzokian, biak Nazinoen Munduak aurkeztuta.

- Bagilaren 2an, Lazkaoko Areria aretoan, 19:30ean eta 22:30ean; bagilaren 3an, 22:30ean; eta bagilaren 4an, 19:30ean.

- Bagilaren 3an, Elorrioko Arriolan Antzokian, 19:30ean, Jon Maiak aurkeztuta.

- Bagilaren 4an, Gasteizeko Guridi Zineman, 20:00retan, Jon Maiak eta Dani Oiarbidek aurkeztuta.


Informazino gehiago:

komunikazioa@gaztazatibat.eu

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu