Bilboko Udal Musika Eskolako 400 ikasle eta irakasle baino gehiagok 25. urteurreneko kontzertua eskainiko dabe

Bizkaie! 2012-05-30 11:03   Musikea

Bilboko Udal Musika Eskoleak ikasturte akademikoa agurtuko dau gaur, maiatzak 30, Ikasturte Amaierako Kontzertu tradizionalagaz. Okasino honetan ikuskizuna Euskalduna Jauregiko Auditorioan izango da Eskolearen 25.urteurrenak merezidu dauen mailako ikuskizuna eskaintzeko.

Bilboko Udal Musika Eskoleak ikasturte akademikoa agurtuko dau gaur, maiatzak 30, Ikasturte Amaierako Kontzertu tradizionalagaz. Okasino honetan ikuskizuna Euskalduna Jauregiko Auditorioan izango da Eskolearen 25.urteurrenak merezidu dauen mailako ikuskizuna eskaintzeko. Ospakizunen ardatza kontzertua izanik, bertan 300 musikari baino gehiago igoko dira Jauregiko eszenatokira (sail guztietako ikasle nahiz irakasleak), Doris Palao Jantza Eskolako ikuskizun bategaz lagundurik. Hitzordua, 19:00etan izango da eta bertaratu nahi dauenak konbidapenak (personako bi) aurkeztu beharko ditu. Konbidapenak Euskaldunako txarteldegian jaso daitekez 17:00etatik aurrera.

Aurreko edizinoetan izandako urteurreneko ospakizun arrakastatsua ikusirik, Euskalduna Jauregiko Auditoriora salto egingo dau aurten Eskoleak bere ospakizunagaz, 2.100 personentzako lekua daukan aretora, hain zuzen.

Ekimen honetako protagonista nagusiak Musika Eskolako neska-mutilak eta irakasleak izango dira eskainiko deuskuen errepertorio zabalagaz. Musika estilo desbardinetatik ibilbide bat eskainiko deuskue eta konposizino klasikoak eta herrikoiak, El rey león edo El último mohicano filmetako soinu bandak eta rock eta pop arrakastak, besteak beste, Elvis Presley-ren Can’t help falling in love eta The Beatles-en Happy Birthday izango dira entzungai; baita euskal jatorriko herrikoiak be, berbarako, Benafarroako martxa.

Errepertorio zabal horrez gan, Eskoleak sail desbardinetako zenbait ikaslek batera interpretau ahal izateko propio sortutako bersinoak joko ditue danon gozamenerako. Holan kontzertuaren hasierea combo, txistulariek eta eskusoinuek osotzen daben orkestra bategaz hasiko da eta Child’s anthem doinu instrumentala eskainiko dabe, 80. hamarkadan, Toto estadubatuar taldearen doinu ezaguna; Don Gil de Alcalá zartzuelako Habanera, Eskolako Koru Nagusiaren eta bakarlari baten eskutik; eta Moulin Rouge filman ezaguna egin zan The Police taldearen Roxanne kantuaren bersinoa, gitarra, bakarlari, eskusoinu, nagusien koru bat eta Doris Palao Jantza Eskolako neska mutilakaz osotutako beste orkestra baten eskutik. Danetara, 400 parte-hartzailetik gora, ikasle eta irakasleak.

BilbaoMusikaren barruan dagoan Udal Musika Eskoleak 1987an ekin eutson ibilbideari. Ordutik, musika prestakuntzan eredu bihurtzeaz gan, urtero matrikulazino eskariek plaza kopurua gainditzen dabe. Bilbotarren kultur agendan bere lekua egin dauela azpimarratu behar da, eta hau ikasleek eta irakasleek hainbat ekintzatan parte hartzeari esker lortu da, besteak beste, Hika Ateneoko Jam sessiom-etan, uriko edozein auzotako jantza saioetan edo Musika Europarraren Eguneko ekitaldietan.


Bilboko Udal Musika Eskolearen 25. urteurreneko kontzertua

Gaur, hilak 30, da hitzordua, Euskalduna Jauregiko Auditoriumean, 19:00etan; edozelan be, 18:00etatik aurrera jantzariak, txistulariak eta trikitilariak arituko dira jentearen sarrerea girotuz.

Sarrerea doban (konbidapenagaz) Jauregiko txarteldegian eskuragarri.

Programea:

- Child’s Anthem (Toto): orkestra 1, txistulari taldea, eskusoinu taldea eta comboa.
- El último mohicano (T. Jones): orkestra 2, banda eta gitarra taldea.
- Habanera, Don Gil de Alcalá (Manuel Penella): nagusien korua eta bakarlariak 1.
- Can’t help falling in love (Elvis Presley): nagusien korua eta comboa.
- Roxanne (The Police, Moulin rouge): orkestra 1, gitarra taldea, bakarlariak 2, eskusoinu taldea, nagusien korua eta Doris Palao Dantza Konpainia.
- Inmanuel (M. Card): umeen eta gazteen koruak.
- Dos violones (E. Gismonti): kamara taldea.
- Suite irlandesa (M. Seyber): eskusoinu taldea.
- Benafarroako martxa (herrikoia): fanfarria.
- In a good time (M. Partland): saxo taldea.
- Summertime (G. Gershwin): perkusio taldea.
- Oh, happy day (E. Hawkins): comboa eta ahotsa.
- El rey león (Elton John eta Hans Zimmer): orkestra 2 eta lengoaia musikaleko ikasleak.
- Happy birthday (The Beatles): comboa eta lengoaia musikaleko ikasleak.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu