Berreginen Museoak, Manuel Balsa 'Errusiarra' aire zabaleko IV. Akuarela Lehiaketea antolatu dau hilaren 2rako

Bizkaie! 2012-05-28 18:51   kulturbiz

Manuel Balsa Errusiarra aire zabaleko akuarela lehiaketea, lau hamarkada baino gehiagotan Museoko marrazketa eta pintura irakasle izan zanari eskainitako omenaldia da. Manuel Balsa 2010eko urtarrilean hil zan.

Pintura zaletu guztiek arterako daben trebezia erakutsi ahal izango dabe, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoan Bilboko Arte Berreginen Museoak antolatutako Manuel Balsa Errusiarra aire zabaleko IV. Akuarela Lehiaketan. Hitzordua datorren zapatuan, bagilaren 2an, izango da eta helduei eta umeei zuzenduta egongo dan lehiaketearen irabazleak 1.000 euroko saria jasoko dau.

Parte hartzen daben personek euren pintzelakaz irudikatu beharko dituen gaiak Bilbo Zaharra – San Frantziskoko uri paisajeari buruzkoak izango dira, bertako plazak, parkeak, txokoak… Euren lanak egiteko, artistak, Museoak markautako muga batzuen barruan egongo dira. Teknika eta estiloa akuarelea izango da, eta egile bakotxak artelan bakarra aurkeztu ahal izango dau.

Izena emotea dobakoa izango da, eta astelehenetik, maiatzaren 28tik, barikura, bagilaren 1era, egin beharko da, Museoaren instalazinoetan (San Frantzisko kalea, 14), goizeko 10:00etatik 13:30etara eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara; edo, bestela, lehiaketearen egun berean, goizeko 8:30etik 10:00etara bitartean. Ez da onartuko aitatutako epetik kanpo egiten dan izen emoterik.

Akuarelearen euskarriaren, taularen eta papelaren zigilatzea goizeko 8:30etik 10:00etara bitartean egingo da Bilboko Berreginen Museoan, eta lanak eguerdiko 14:00etatik 14:30era bitartean jasoko dira. Epaimahaiak 15:00etan emongo dau irabazleen barri, Museoan bertan.

Sariak ondokoak izango dira:

- 1. saria: 1.000 euro.
- 2. saria: 500 euro.
- 3. saria: 250 euro.
- Umeentzako sari berezia.
- Berreginen Museoko marrazketa ikastaroko ikasleei zuzendutako Sari berezia.

Manuel Balsa Errusiarra aire zabaleko akuarela lehiaketea, lau hamarkada baino gehiagotan Museoko marrazketa eta pintura irakasle izan zanari eskainitako omenaldia da. Manuel Balsa 2010eko urtarrilean hil zan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu