'Denbora Vs Kantuak ' diskoa argitaratu dau Keu Agirretxeak

Bizkaie! 2010-11-30 13:20   Musikea

Keu letra larriz idatzitako gitarra-jotzailea da, baina horrezaz ganera, pop-aren melodia borobilak honezkero berezkoak ditu eta ahotsagaz lanketa sakona egin dau. Ez da harritzekoa, beraz, kanta txiki-handi ederrak sortu izana.

Hotzetik sortutako uria

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2010-11-30 13:12   Bidaide

Termometroak 25 gradu marketan ditu zero azpitik eta ideiak be izozteko moduko hotza dago. Ideia horreen artean, Walt Disney ezagunaren irudiak topau geinkez eta, tartekatuta, enperadore txinatarren irudiak dagoz. Danak dira ikusgarriak. Harbin urian, txina ipar-ekialdeko Heilongjiang lurraldean, izotzean egindako artearen handitasuna ia deskribidu ezinekoa da.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Laura Lapeyrak jasoko dau Getxoko I. Euskera Saria, euskerearen erabilerea sustatzearen aldeko lanagaitik

Bizkaie! 2010-11-30 10:55   Euskerea berbagai

Laura Lapeyra Lasak jasoko dau Getxoko Udalak lehenengo aldiz emongo dauen Euskera Saria, euskerearen erabilerearen alde azken urteotan Juan Bautista Zabala herri ikastetxeko Gurasoen Alkartetik egindako lanari esker ona adierazoteko.

'Arima baino ederragoa' ikuskizuna eskainiko dabe Garik eta Kirmen Uribek Euskerearen Egunean

Bizkaie! 2010-11-30 10:54   Euskerea berbagai

Euskerearen Nazinoarteko Egunaren harian, abenduaren 3an Gari kantariak ahotsez eta erritmoz jantziko ditu Bilboko BBK Aretoan Kirmen Uribe idazleak sortutako zenbait idatzigaz. Ganera, poeta ondarrutarrak berak testu batzuk irakurriko ditu, Gariren gitarreak lagunduta. Emonaldiak Arima baino ederragoa izenburua dauka.

Patxo Telleriaren ‘Dibertimenduak’ trilogia eta Oier Guillanen 'Herio heroi' eta 'Arra. Arraroa’ argitaratu ditue

Bizkaie! 2010-11-30 10:08   Kulturea

Liburu bi horreek, Artezblai Testu Bildumea osotzen daben beste hogei bat titulugaz batera Durangoko Liburu eta Disko Azokan aurkeztuko dira Euskal Herriko Antzerki Zaleen Alkarteak izango dauen standean.

XXII. BIlbao Hiria Lehiaketeak baditu irabazleak

Bizkaie! 2010-11-29 16:37   Musikea

Pop-Rock modalidadeko lehenengo saria Bilboko The Riff Truckers taldeak irabazi dau; Metalekoa Gipuzkoako Gamora taldeak irabazi dau; eta Beste Joera Batzuen kategoriako lehen saria Holandako Okkernoot taldearentzat izan da.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Getxoko IX. Komiki eta Manga Azokeak 20.000 bisitari erakarri ditu

Bizkaie! 2010-11-29 14:35   Kulturea

Pasa dan barikutik, komikizaleek bederatzigarren arteaz gozetako aukerea izan dabe jarduera ugaritan eta 80 salmenta-postuetan Areetako Geltokia plazako karpan, antolatzaileek adierazo dabenez. Urtero legez, ospe handiko egileak egon dira berbaldietan eta aurkezpenetan eta hain arrakastatsuak diran sinatze ekitaldietan.

Aurtengo Zinebi sari nagusiak bi irabazle izan ditu

Bizkaie! 2010-11-29 13:56   Barriak

Sari nagusia pelikula biren artean banatzea erabagi dau aurten Zinebiko epaimahaiak: garaikurra Banu Akseki belgikarraren Thermes fikzino-lanari eta Jurgis Krasons letoniarraren Norit Krupi animazino-lanari emon deutse, ex aequo.

Zuhur ibili kaminoetan!!!

Markues 2010-11-29 13:51   Begi betegarri

Gizarte-sare, Internet eta telefonia mobikorraren erabilera egokiari buruzko jardunaldia Bilbon

Bizkaie! 2010-11-29 13:37

Gaur, hilak 29, goizez eta arratsaldez izango dira saioak, eta helburua, teknologia barrien eta gizarte-sareen mundua sakonago ezagutzea, holakoak modu egokian erabil daitezan sustatzea eta euren erabilpen positiboa egiteko trebeziak, erreferentziak eta gakoak emotea da.

Julio Sotok Bertxokoko bigarren txapela irabazi eban Azkartzako finalean

Bizkaie! 2010-11-29 13:28   Bertsolaritzea

Zemendian jokatutako 3 kanporaketetatik sailkatuta, Manex Agirre gai-jartzailearen gidaritzapean, Jone Uria algortarra, Julio Soto gorritiarra, Ainhoa Mujika beasaindarra, Asier Azpiroz zubietarra, Ander Solozabal gasteiztarra eta Odei Barroso urruñarra ibili ziran nor baino nor txapel baltza lortu guran.

Telmo Esnal garaile Lekeitioko Bileran

Bizkaie! 2010-11-29 11:49   Barriak

Lekeitioko 33. Euskal Zinema eta Bideo Bilerako sari nagusia Telmo Esnalek irabazi dau. Jon Mantzisidorrek, Oihana Garrok, Jabi Cotok eta Mare Beobidek osotu dabe epaimahaia eta Amona Putz! lanari sari nagusia emotea erabagi dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Miren Amuriza be BECera zuzenean

Bizkaie! 2010-11-29 10:43   Bertsolaritzea

Amorebieta-Etxanoko Zelaieta zentroak Eneko Abasolo 'Abarkas', Iratxe Ibarra, Miren Amuriza, Peio Ormazabal, Arkaitz Estiballes eta Arrate Illaro bertsolariak eta ia mila entzule inguru hartu zituan atzo, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrearen harian. Miren Amuriza izan zan nagusi.

Kherau bizkaitarrek 'Munduan ortozik' izeneko lehenengo diskoa kaleratu dabe

Bizkaie! 2010-11-26 14:55   Musikea

Musikazale amorratuak, Euskal Herriko musika tradizionala eta bertoko musika tresnak ondo baino hobeto ezagutzen ditue. Taldekideak beste hainbat musika taldetan ibilitakoak dira. Kherau taldekoek hainbat estilotako musikea nahastau dabe diskoan: rocka, power-rock, popa, plaza taldea, bakarlariak, folk-rocka, folk tradizionala…

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Hiztegi Batuaren 3. edizinoa plazan dago

Bizkaie! 2010-11-26 14:53   Euskerea berbagai

Hiztegi Batuaren lehen itzulia 2000. urteko martiaren 31n amaitu ebanetik, Euskaltzaindia etenbarik dabil ha aberasten eta zorrozten, bigarren itzulian. Hiztegi Batua Sarean dago (www.euskaltzaindia.net) danon eskura, nork zer jakin nahi dauen egoki erraztuta. Orain eskaintzen dana paperezkoa da, aurrekoaren laguntzaile eta osogarri.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bar Puertoko testigantzak betikotu ditue DVD eta liburuari esker

Dabi Piedra 2010-11-26 14:35   Musikea

Ikuskizunean sortutako guztia euskarri fisikoan batzeko asmoz argitaratu ditue orain liburua eta DVDa. Bertan, testigantza guztiak, Kirmen Uriberen narrazinoa eta Urdangarinen musikea topatuko doguz, argazki eta guzti.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Eusko Jaurlaritzak eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiek eta Euskaltzaindiak programa-kontratua sinatu dabe

Bizkaie! 2010-11-26 14:14   Euskerea berbagai

Asmo nagusiak ondokoak dira: batetik, Euskaltzaindiaren eta Eusko Jaurlaritza, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko lurralde historikoetako Foru Aldundien arteko lankidetzarako oinarri orokorrak finkatzea; eta, bestetik, Euskaltzaindiaren etorkizuneko jarduna bermatzeko, alderdi bakotxak bereganatzen dituan konpromiso materialen zein finantziazinoaren arloen esparrua arautzea.

Jean-Baptiste Coyos euskaltzain izentau dau Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2010-11-26 13:46   Euskerea berbagai

Euskaltzaindiaren Arautegiak agintzen dauen gehiengo osoa lortu ondoren izentau dabe euskaltzain Jean-Baptiste Coyos. Jean Haritschelhar, Jean-Louis Davant, Txomin Peillen eta Andres Urrutia euskaltzain osoek proponidu eben Coyos.

Bigarren Michelin izarra Eneko Atxarentzat eta zazpigarrena Berasategirentzat

Bizkaie! 2010-11-26 11:40   Jan edanak

Eneko Atxa sukaldariaren Azurmendi jatetxeak (Larrabetzu) bigarren Michelin izarra jaso dau eta, sari horri esker, Atxa da lehenengo bizkaitarra bi izar Michelin dituana. Bestalde, Martin Berasategi sukaldari gipuzkoarrak bere zazpigarren Michelin izarra lortu dau sukaldariaren Santo Hotel Catedral izeneko Sevillako jatetxeari emon deutse-eta saria. Sukaldari ezagunaren Lasarteko jatetxeak hiru zituan, bi Bartzelonakoak eta bat Tenerifekoak.