Gero eta hurrago Herri Urrats 2011
2010-12-10 11:11 Euskerea berbagai2010eko Herri Urratsen etekinak, Itsasu eta Lekorneko ikastola barriak edegiteko erabili zituen. 2011n, bere egoitzea barrizteko baitezpadako laguntzino ekonomikoa ekarriko deutso Herri Urratsek Xalbador Kolegioari. Gogoratu Herri Urrats Xalbador Kolegioko 'Nere pentzea' etxea erosteko sortu zala.
Europako antzerki-konpainia pribadu zaharrena Arriagan egongo da asteburuan
2010-12-10 10:12 KultureaEls Joglarsek antzerki-lekukoa hartuko dau eszenatokian, abenduaren 9tik 12ra arte, 2036 OMENA-G lanagaz. Obra kritiko eta sarkastiko honegaz, konpainia katalanak eszenatokietan egin dauen mende erdia ospatuko dau, 2011an beteko baitau urtemuga hori. Berrogeta hamar bizitza-urte, atzera begiratu beharrean etorkizunera begiratzen dabenak, hau da, 2036. urtera.
Ahoa josita
2010-12-10 09:20 BertsolaritzeaEz dot izenik emongo, baina bertsolari asko gustau jataz Txapelketan. Finaletik kanpo dagozanak eta finalean egotea merezidu dabenak, be bai. Bertsoa janzten daben bertsolariak, natural-natural, azkenengo puntu indartsua barik, baina bertsoa goitik behera ekarten dabenak, hain zuzen be. Eurak barik, bertsoa galdua da.
Badatoz 2010eko Marijesiak kopla barri eta guzti
2010-12-09 16:30 kulturbizKopla barria Pedro Bidaguren 'Garratza lumotarrak Goitia moldiztegian 1919. urtean argitaratutako Marijesien bildumako lehenengo lau egunetarako kantetako 4. zenbakiduna da. Beste bilduma batzuetan honelakorik agertzen ez bada be, Garratza-ren bildumea garrantzi handikoa da gure Marijesien testigantzan eta bilakaeran.
Urteroko zita getxoztarra ate-joka dago
2010-12-09 14:32 BertsolaritzeaHilaren 12an, arratsaldeko 19.00etan, ALBEGALA egingo dabe Getxon, bertsolaritzearen alde egindako ibilbidea saritzeko. Bertan, Aitor Zumalabe diseinatzaile bilbotarrak berenberegi sortutako AHOBI sariak banatuko ditue, orain hamar urte hasitako ohitureagaz jarraitzeko.
Biopolitics-egaz, jantza garaikideari buruzko hausnarketa proiektua dator
2010-12-09 13:59 KultureaBilBAK Bilbao Arte eta Kulturak bere udagoieneko egitarauari amaierea emongo deutso My Private Biopolitics-egaz. Sasa Asentic koreografoaren eta Ana Vujanovic teorialariaren jantza garaikideari buruzko proposamen erreflexiboa da eta abenduaren 10etik 15era bitartean eskainiko da.
Giza Eskubideen Nazinoarteko Egunaren harian, Maria Oianguren eta Asma Jahangir sarituko ditue
2010-12-09 13:24Giza Eskubideen Unesco-Bilbao II. Nazinoarteko Saria emoteko ekitaldi ofiziala egingo da barikuan, abenduak 10, Bilboko udaletxean. Pakistandar jatorria dauen Asma Jahangir abogadu eta aktibisteak jasoko dau aurtengo oroigarria. Bestalde, Eusko Jaurlaritzeak Gernika Gogoratuz Bakearen aldeko Ikerketa Zentroko zuzendari Maria Oianguren omenduko dau.
Enrique Morentek Donostian eta Bilbon emon behar zituan kontzertuak bertan behera gelditu dira
2010-12-09 11:58 MusikeaFlamenko-kantari granadarrak datorren domekan, hilaren 12an, Donostiako Kursaal Auditoriumean eta hurrengo egunean Bilboko Arriaga Antzokian emon behar zituan kontzertuak bertan behera gelditu dira, ebaketea egin deutsielako eta ondoren sortutako arazoen ondorioz, prisaz eta preminaz ingresauta dagoalako.
Salmenta gora-beheratsuak izan dira, bisitarien antzera, aurtengo Durangoko Azokan
2010-12-09 10:42 KultureaEzaugarri eta helburu nagusiari eusten deutso Azokeak, baina aldaketak emon dira eta emoten dagozala autortzea ezinbestekoa da. Horren adibide dira Azoka barruko aurkezpenak, Haur Literatura Aretoa, Ahotsenea, Azoka TB, Internet... eta etor daitekezan beste ekimen batzuk, guztiek Azokearen funtsa indartzeko balio dabela inoiz baino argiago erakutsi dabe edizino honetan.
Donostiako Tabakalera zirku bihurtuko da barikuan, 'Balada triste de trompeta' filmaren aurrestreinaldirako
2010-12-09 09:23 BarriakBalada triste de trompeta frankismoaren azken urteetan girotutako komedia dramatiko bat da. Gidoi Onenaren Leoia eta Zuzendaritza Onenaren Zilarrezkoa Leoia irabazi zituan Veneziako Zinemaldian.
Musikea jarri deutso Jon Arretxek 7 kolore liburuari
2010-12-07 10:27 KultureaJon Arretxe idazlearen, Francisco Ibañez konpositorearen eta Cristina Fernandez ilustratzailearen ekarpenak batzen dituan lana da 7 Kolore disko-liburua. Lan honetako testuetan idazleak egindako hamaikatxu bidaietan bizi izan dituan esperientzia berezienak batzen dira, eta sentimenduka sailkatu dira, kapitulu bakoitza kolore baten esanahiari lotuz.
'Ortozik Sokaidean' DVDa aurkeztu dau Sokaidek Durangon
2010-12-07 10:22 MusikeaSokaide taldeak Aiaraldea.com komunikazino leihoaren eskutik eta Babelmusik zigilupean joandako maiatzaren 1ean, Amurrion eskainitako estreinuko zuzenekoaren DVDa aurkeztu dau Durangoko Euskal Liburu Eta Disko Azokan.
Onintza Enbeita, Miren Amuriza, Beñat Ugartetxea, Etxahun Lekue, Jone Uria, Arkaitz Estiballes, Eneko Abasolo ‘Abarkas’ eta Peio Ormazabalek kantauko dabe Bizkaiko finalean
2010-12-06 12:07 BertsolaritzeaBeñat Ugartetxea 1979an jaio zan Mallabian. Lau urteko deskantsuaren ostean bueltan dator barriro be. Lautan Durangaldeko txapelduna (2000, 2002, 2004 eta 2006) izan da eta 1998an parte hartu eban lehenengoz Bizkaiko Txapelketan (Araba-Bizkaikoa zan garai haretan) eta 2002an finalaurrekoetara heldu zan.
Gaur, abenduak 7, izango da Xabier Leteren aldeko hileta eleizkizuna, Urnietan
2010-12-06 11:28Xabier Leteren (Oiartzun 1944, Donostia 2010) aldeko hileta eleizkizuna gaur, martitzena, hilak 7, izango da, Urnietako eleizan. Euskal idazle, poeta eta kantari handia joandako zapatu gauean hil zan 66 urtegaz, 1985ean atzemon eutsien gaixotasun larri baten ondorioz. Haren gorpua Hernaniko beilatokian dago.
Mikel Martinez: 'bakarrizketa barri hau antzeztea Bat Formula ibilgailu bat gidatzea baino gogorragoa da'
2010-12-06 10:59 BarriketanAktorea
Erotismoa eta Kurdistango kulturea ardatz, Durangoko 45. Euskal Liburu eta Disko Azokeak gaur zabalduko ditu ateak
2010-12-04 10:28 Kulturea Imanol Urbieta musikari eta pedagogoak jasoko dau gaur Argizaiola SariaAbenduaren 4tik 84ra euskal kulturearen erdigune bihurtuko da Durango. Milaka lagun espero ditu Gerediaga Alkarte antolatzaileak eta krisiak krisi eta murrizketak murrizketa danak asetzeko moduko eskaintza izango da urtero legez. 500 nobedade inguru iragarri ditue, igaz baino 50 bat gehiago: 339 liburu barri, 85 disko. 30 aldizkari, 20 bideo, 9CD-ROM eta beste 22 produktu.
Bilboko Udalak Bizkaia Irratiaren lana autortu dau, sortu zaneko 20. urteurrenean
2010-12-03 15:37 Euskerea berbagaiOmenaldi honen bidez, Udalak emisoreak egunero-egunero egindako lanaren onarpena agertu gura izan dau; izan be, hamarkada bi daroaz euskera hutsez emitiduten Bizkaiko uriburutik probintzia guztirako Bizkaia irratiak. 20 urte horreetan euskerearen alde egindako lana be nabarmendu nahi izan dau udalak.
Joan Mari Torrealdaik jaso dau 2010eko Lauaxeta Saria
2010-12-03 14:51 Euskerea berbagaiBizkaiko Foru Aldundiaren izenean, Jose Luis Bilbao Ahaldun Nagusiak eta Josune Ariztondo Foru Diputaduak Joan Mari Torrealdairi emon deutse gaur 2010eko Lauaxeta Saria. Foruan 1942an jaiotako psikologo, kazetari eta idazlea, besteak beste, 2007. urtetik hona Euskaltzaindiako kide osoa da. Saria Euskerearen Nazinoarteko Egunaren ospakizunen barruan jaso dau.
Esne Beltza taldeak gaur Durangoko Plateruena Kafe Antzokian emongo dauen kontzertua grabau egingo dau
2010-12-03 11:38 MusikeaPlateruenako kontzertuan, Esne Beltzakoakaz batera, besteak beste, El bola abeslari boliviarra, Flavio abeslari italiarra, Yacine abeslari argeliarra, Zpeiz Mukaki jantzariak, Jon Maia bertsolaria, Porrotx pailazoa, Breakdance eta malabaristak izango dira.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...