Twitter bidezko literatur lehiaketea, Literaldia'12ko arrakasta

Bizkaie! 2012-05-15 15:46   Kulturea

Literaldia'12 jaialdiaren arrakastea argi eta garbi geratu dan eremuetako bat teknologia barrien alorra da, berbarako, katalanez eta euskeraz, twitter bidez eginiko mikroipuin eta ipuin kolektiboaren lehiaketeagaz. Mikroipuinei jagokenez ehun baino gehiago jaso dira. Eta ipuin kolektiboa, barriz, hirurogeita hamar persona baino gehiagoren parte hartzeari esker egin ahal izan da.

Bartzelonako Euskal Etxeak 30 egunetan zehar literatureagaz lotutako hogei proposamen baino gehiago luzatu deutsoz Kataluniako publikoari. Literaldia'12 jaialdia barriro be ibilbide literarioak, ipuin musikatuak, Katalunian ezezagunak diran edizinoak, eta beste hainbat gauza ezagutzeko eta gozetako topagunea izan da publiko katalanarentzat eta harrerea oso ona izan da aurten be. Euskal Etxeak antolaturiko jaialdi honen zortzigarren edizinoa ondo sustraituta dago eta urtetik urtera gero eta jente gehiago hurreratzen da.

Literaldia'12 jaialdiaren arrakastea argi eta garbi geratu dan eremuetako bat teknologia barrien alorra da, berbarako, katalanez eta euskeraz, twitter bidez eginiko mikroipuin eta ipuin kolektiboaren lehiaketeagaz. Mikroipuinei jagokenez ehun baino gehiago jaso dira. Eta ipuin kolektiboa, barriz, hirurogeita hamar persona baino gehiagoren parte hartzeari esker egin ahal izan da.

Aurtengo literatur jaialdiaren berezitasunetako bat Orhipean. El país de la llengua basca liburuaren katalanezko edizinoaren aurkezpena izan da. Xamarrek idatzi eta hainbat hizkuntzetara itzulitako liburuari hitzaurrea Quimi Portet musikariak jarri deutso. Sant Jordi egunean egin eben liburuaren aurkezpena, eta oraindino be nahi dauen guztiak Euskal Etxean erosi leike liburua.


Euskal letren zortzi urte

Gaur egungo Euskal Herria, literaturan lemapean, Literaldia'12 jaialdiak ekitaldi sorta ederra -hogei baino gehiago- eskaini ditu, horreetako gehienak dobakoak, edade eta gusto guztietarako.


Informazino gehiago:

www.literaldia.com
blog.euskaletxeak.org
www.euskaletxea.cat

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu