2011n baino % 27 ikus-entzule gehiago izan ditu aurten Fant-ek

Bizkaie! 2012-05-16 12:43   Barriak

Azken 18 urteetan Bilboko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatzen dauen Bilboko Zine Fantastikoaren Jaialdiak - Fant 2012k, % 27 ikus-entzule gehiagogaz zarratu dau aurtengo edizinoa. Danetara, 4.167 persona hurreratu dira Alondigako Golem Zine aretoetako proiekzinoetara. Igazko edizinoak 3.259 ikus-entzule izan zituan.

Azken 18 urteetan Bilboko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatzen dauen Bilboko Zine Fantastikoaren Jaialdiak - Fant 2012k, % 27 ikus-entzule gehiagogaz zarratu dau aurtengo edizinoa. Danetara, 4.167 persona hurreratu dira Alondigako Golem Zine aretoetako proiekzinoetara. Igazko edizinoak 3.259 ikus-entzule izan zituan.

Maiatzaren 4tik 11ra ospatu dan jaialdia, jente gehien jaso leikien aretoetan egin da, auditorioan eta 1. aretoan. Esan behar da bi saiotan aretoak beteta egon zirala. Alde batetik, Auditorioan egin zan inaugurazino ekitaldian 376 ikus-entzule egon ziran. Saio horretan, Antonio Trashorrasen El Callejón filma, lehiaketan parte hartzen ebana, proiektau eben. Era berean, azkenean Fant 2012 irabazi eban eta maiatzaren 8an eskaini zan Bellflower luzemetraia ikusteko sarrera guztiak agortu ziran, 1. aretoko 246 jesarlekuak bete egin ziran eta.

Maiatzaren 6an, 1. aretoan eskainitako Devoured filmaren mundu mailako estreinaldiak be ia jesarleku guztiak bete zituan, 234 ikus-entzule izan zituan eta. Alondigako auditorioan ikus-entzule asko izan dituen beste bi saio, euskal film laburrei eskainitako saioa, 319 ikus-entzulegaz eta Phenomena Experience saio bikotxa izan dira. Phenomena Experience saio bikotxean El Resplandor eta Terroríficamente muertos filmak eskaini ziran. Lehen parteak 327 ikus-entzule izan zituan, eta bigarrenak 281.

Beste alde batetik, azpimarratzekoa da ikus-entzuleek Fant generoko maisuei eskainitako zikloari emon deutsien harrera beroa. Aurten zikloa Roman Polanskiri eskainita egon da. 182 persona hurreratu ziran pantaila handian Repulsión lana ikustera, eta 156 izan ziran La semilla del diablo ikusi ebanak. Horrezaz gan, joan dan barikuan Kike Maíllo zuzendari katalanak (Frantrobia Saria 2012) Lluís Castellsegaz batera Barrainkuako Udaltegian emon eban efektu bereziei buruzko Master Classean 73 profesionalek eta Euskadiko zine eskoletako ikaslek hartu eben parte.


2012ko sarituak

Desireé de Fezek, Jorge Guerricaechevarríak eta Alex Angulok osotutako Bilboko XVIII. Zine Fantastikoaren Jaialdiko epaimahaiak, film onenaren Fant 2012 saria emon deutso Evan Glodell zinemagile estadubatuarraren Bellflower luzemetraiari. Horrezaz gan, aitamen berezia emon deutso Nicolas Golbarten Fase 7 Argentinako filmari.

Film laburren sailean, epaimahaiak Jeroen Annokkeéren Suiker lanari (Holanda, 2010, 6’) emon deutso film labur onenaren saria, eta euskal film labur onenaren saria Haritz Zubillagaren She’s lost control lanak jaso dau. Bestalde, ikus-entzuleek Ander Fernández euskal zuzendariaren El Nido lanari emon deutsie film labur onenaren saria.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu