'Un amour de jeunesse'

Bizkaie! 2012-05-16 12:35   Zinema kritikak

Mia Hansen-Løve zuzendariak 15 urtegaz maitemintzen garenean zer sentiduten dan azaldu gura izan dau lan honetan. Lola Créton aktore gaztearen lana ezinbestekoa da filmeari sinisgarritasuna emoteko.

- Zuzendaria eta gidoilaria: Mia Hansen-Løve
- Argazkilaria: Stéphane Fontaine
- Aktoreak: Lola Créton, Sebastian Urzendowsky, Magne Havard Brekke, Valérie Bonneton, Serge Renko, Özay Fecht, Max Ricat, Greg Akcelrod, Olivier Yglesias
- Generoa: Drama
- Iraupena: 110 min.
- Herrialdea: Frantzia

Zinema frantsesa sasoi benetan be ona biziten dabil. Momentu honetan, gure urietako karteleretan film frantses gehiago dago espainarrak baino, eta tartean Intouchables pelikulea moduko lan arrakastatsuak.

Un amour de jeuness filmak ez dauka zerikusirik Intouchables-egaz, haren kontrakoa da, hain zuzen be; lehenengoa drama intimista eta geldoa, eta bestea, erritmo biziko komedia. Mia Hansen-Løve zuzendariak 15 urtegaz maitemintzen garenean zer sentiduten dan azaldu gura izan dau lan honetan: zelango mina eragiten dauan maitalearen urruntzeak eta desamodioak, zelan apurtzen dan bihotza, zergaitik ganerako gauza guztiek zentzua galtzen daben, eta halanda be zelan eusten deutsegun sentimendu garratz horreei.

Lola Créton aktore gaztearen lana ezinbestekoa da filmeari sinisgarritasuna emoteko. Hori da pelikulearen alde onenetako bat, eta beste bat, ez dala istorio kursia. Izan be, nerabeen maitasun istorioak kontetean, sarrita filmak arrosegiak izaten dira. Un amour de jeuness ez da bape arrosa; modu leun baina mingotsean jazoten da, ekintza gitxi eta sentimendu asko erakutsiz, beti be ikuspuntu intimista eta hurrekotik. Luzeegia eta gatz gitxiko filma da akaso, baina kontetako sano gatxa dan bizitzako prozesu bat ederto erakusten deusku.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu