Bilbo Zaharrak kultura jarduerez betetako hiru egunez gozauko dau

Bizkaie! 2010-12-15 10:56   kulturbiz

Berreginen Museoak, Caostica alkarteagaz alkarlanean antolatutako GizaZine jasoko dau. Ekitaldi horren barruan, inmigrazinoari (abenduaren 16an) eta bikote barruko komunikazinoari (abenduaren 17an) buruzko bi mahainguru jasoko dira, eta mahainguruak osotzeko, landu beharreko gaiakaz lotutako zenbait film labur emongo dira. Saioak gaueko 20:00etatik 21:30etara bitartean egingo dira, eta sarrera librea izango da.

2011ko bagilaren 5ean izango da Bilbon Eskola Publikoaren 20. jaia

Bizkaie! 2010-12-15 10:31

Aurten, barrikuntza legez, lemarik izango ez bada be, 'inoiz baino gehiago, euskal eskola publikoa gure hezkuntza sistemearen ardatza dala azpimarratzeko eskola publikoak izan beharko leukezan ezaugarriak zerrendatu doguz kartelaren beheko aldean'.

Terry Gould-ek jasoko dau Euskal Kazetarien Alkartearen eskutik José María Portell 2010 Adierazpen Askatasunaren saria

Bizkaie! 2010-12-15 09:37

Matar a un periodista. El peligroso oficio de informar liburuaren egile dan kazetari iparamerikarra Bilbora etorriko da saria jasotera, gaur abenduak 15. Ekitaldia Bilboko EiTBren egoitzan izango da (Capuchinos kalean) arratsaldeko 19:00etan eta Ana Urrutiak aurkeztuko dau.

Kepa Tamamesek narrazino laburrak batu ditu bere bigarren liburuan

Dabi Piedra 2010-12-14 14:28   Kulturea

Estigma liburuko istorio batzuk erreibindikatiboak dira, beste batzuek gogoetara eroaten gaitue, 'baina ezin da ahaztu aldarrikapenak gogoetara daroala eta alderantziz', zehaztu dau autoreak. Ganera, gozetako eta irakurleari gozau eragiteko be idazten dauela azaldu dau Kepa Tamamesek.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Vicente Ferrer Fundazinoarean gala gaur egingo da Bilbon

Bizkaie! 2010-12-14 14:06

Vicente Ferrer Fundazinoak, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Vicente Ferrer Fundazinoaren gala antolatu dabe gaurko, abenduak 14, Bilboko Euskalduna Jauregian, Anantapur eskualdean (India) osasuna sustatzea helburu dauen proiektua bultzatzeko asmoz.

'Zinema euskaraz' programeak euskerea hurreratuko dau zinema-aretoetara

Bizkaie! 2010-12-14 13:56   Barriak

Herritarrei zinema euskeraz ikusteko aukerea erraztu, zinema euskeraz eskatzen dabenentzat eskaintza nahikoa bermatzeko aukerea bultzatu eta euskerea kultura eta gizarte-erabilpeneko hizkuntzatzat sustatzea dira, besteak beste, programearen helburuak.

Petrolio kupela inoiz baino merkeago eta errekaia gero eta karuago... Zelan da posible?

Markues 2010-12-14 11:14   Begi betegarri

Enrique Morente flamenko-kantaria hil egin da

Bizkaie! 2010-12-14 10:22   Musikea

Abenduaren 4an egin eutsen ebakuntza baten ondoren okerrera egin ostean, atzo hil zan Enrique Morente flamenko kantaria. Egungo flamenko musikearen ordezkari nagusienetakoa zan Morente, oso ezaguna eta estimadua euskal musikari eta musikazaleen artean. Emonaldi asko egin zituan Euskal Herrian, eta egunotan be Donostian, Bilbon, Iruñean eta Gasteizen programauta zituan kontzertuak, hilaren 12, 13, 15 eta 16an.

Arte Ederren Fakultadean AKME’010 jardunaldiak hasiko dira gaur

Bizkaie! 2010-12-14 10:21   kulturbiz

Kontu kontzeptual, formal eta teknikoak garatzen dituen berbaldiez aparte, hainbat tailer antolatzen dira. Artistak ekintza zuzenak zein adierazpenak egitea da lan prozesuaren oinarria, eta irudiagaz, soinuagaz, eta beste euskarri alternatibo batzuekaz lan egiten dabe.

Kulturako Euskal Kontseiluak edegia izateko bokazinoa dauela adierazo dau Urgellek

Bizkaie! 2010-12-14 09:48   kulturbiz

Bileran planteau dan helburua izan da hilebete baino lehen prest izatea behar beste eztabaidatutako eta adostutako dokumentu bat, Talde Eragileak berehala eratu ahal izateko, hau da, 'errealidadeagaz hartu-emonetan jarriko gaituenak, gure kulturearen sektore edo arlo bakotxaren egiazko ikuspegia, beharrizanak eta mobimentuak ezagutarazoko deuskuezanak'.

Finalisten eta txapelketea jarraitu daben entzuleen gaztetasuna nabarmenduz jokatuko da finala hilaren 18an, BECen

Bizkaie! 2010-12-13 16:39   Bertsolaritzea

Beñat Ugartetxea, Onintza Enbeitia, Miren Amuriza, Etxahun Lekue, Jone Uria, Arkaitz Estiballes, Eneko Abasolo eta Peio Ormazabal bertsolariak izango dira finala jokatuko dabenak. Hitzordua, datorren zapatuan, hilaren 18an, arratsaldeko 17:30etan, Barakaldoko BECen.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Urre bilatzaileen bizipenak izango dira protagonista bereziak BBKren XVII. Mendi Astean

Dabi Piedra 2010-12-13 14:45

Mendi Asteko berbaldiak hasteko Javier Reverte idazlearen berbak izango dira entzungai gaur, astelehena, eta hori da nobedade nagusia. Kanadako ipar-mendebaldeko Yukon lurraldean orain dala ehun urte baino gehiago urrea topau eben eta milaka personak hara ailegau eta bizimodu hobea izateko esperantzan bizitako abenturea azalduko dau Revertek.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilboko Arte Eder Museoko Zinematekea Alhondigara lekualdatu dabe

Bizkaie! 2010-12-13 13:27   Barriak

AlhóndigaBilbao orain dala gitxi zabaltzeari esker, espazio barria proposatu da Bilbok ikus-entzunezko eskaintza egonkorra izan daian. Horregatik, bada, ibilbide barri bati ekin jako, aldez aurretik Bilboko Arte Eder Museoan egindako lana oinarritzat dauena.

Liburu elektronikoa izango da protagonistea urteko azken 'Eztabaidak literaturarekin' saioan

Bizkaie! 2010-12-13 13:06   jardunaldiak

Eztabaidak literaturarekin, jentaurreko elkarrizketearen bitartez literaturako zenbait irudirengana hurreratzea proponiduten dauen Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimenak urteko azken hitzordua aurkeztuko dau bihar, abenduak 14. Ganerako ekimenakaz konparauta, apur bat desbardina izango da, izan be, irakurteko eta literaturara hurreratzeko beste era bat bultzatu daben liburu elektronikoetan zentrauko da.

Urte eta erdiko etenaren ostean, gaur batuko da Kulturaren Euskal Kontseilua Bilbon

Bizkaie! 2010-12-13 12:09   kulturbiz

Kontseilukide barrien artean, besteak beste, Alex de la Iglesia zinemagile eta Espainiako Zinema Akademiako zuzendaria, Miguel Zugaza Madrilgo Prado museoko zuzendaria, Lucia Lakarra jantzaria, Oier Araolaza Dantzan.com webguneko zuzendaria, Joseba Martin Radio Euskadiko esataria eta Karmele Jaio idazlea dagoz.

Patxi Juaristi: 'bihar-etzi gizarte indibidualistagoa, hedonistagoa eta arriskutsuagoa izango dogu'

Karolina Almagia 2010-12-13 12:04   Barriketan

Soziologoa

Balagan zirko-ikuskizunagaz amaituko da Bilboko Arriaga Antzokiaren 2010eko egitaraua

Bizkaie! 2010-12-13 12:04   kulturbiz

Mikhail 'Misha' Matorinek sortutako eta ekoiztutako Balagan zirko-ikuskizunagaz amaituko da Bilboko Arriaga Antzokiaren 2010eko egitaraua. Abenduaren 28tik 30era bitartean izango da, egunero bi saio eskainiz, 17:30ean eta 20:30ean. Danetara, beraz, sei saio izango dira 'Cirque du Soleilen handitasuna antzoki baten intimidadean' eskaintzen dauen ikuskizunarentzat.

Fernando Artola Bordari-ren omenezko bilkurea egingo dau Euskaltzaindiak abenduaren 10ean

Bizkaie! 2010-12-10 14:46   Euskerea berbagai

Abenduaren 10ean, Hondarribiko udaletxean, Fernando Artola Bordari-ren omenezko bilkura egingo dabe Euskaltzaindiak eta Hondarribiko Udalak.

Fernando Artola Bordari Hondarribian jaio zan, 1910eko zezeilaren 14an. Beraz, bere jaiotzaren mendeurrenean, Euskaltzaindiak eta Hondarribiko Udalak omenaldia eskainiko deutse.

EAEko 350 establezimenduk hartuko dabe parte 'Kultura Bonua' kanpainan, igaz baino % 22 gehiagok

Bizkaie! 2010-12-10 14:29   kulturbiz

2010eko abenduaren 13tik 2011ko urtarrilaren 5era bitartean erosi ahal izango dira bonuak finantza-erakunde kolaboratzaileek gaitutako kutxazainetan. Bonuak erosten dituen personek abenduaren 13tik 2011ko urtarrilaren 20ra arte baino ezin izango ditue erabili, programeari atxikitako establezimenduetan. Behin epea igarota, ez dabe pagetako baliorik izango.

Durango Folk 2010, euskal folklorea eta segoviarra bat eginik

Bizkaie! 2010-12-10 13:17   Kulturea

Zapatu honetan, abenduak 11, iluntzeko 20:00etan Durangoko Plateruena Antzokian, Durango Folk 2010 jantza-jaialdiaren edizino barri bat izango da ikusgai Kriskitin jantza-taldearen eta Segoviako La Esteva jantza-taldearen eskutik. Sarrerea dobakoa izango da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)