Getaria Google-ren Model Your Town lehiaketako irabazlea

Bizkaie! 2012-05-16 18:51

Getaria izan da Google-ek antolatutako Model Your Town lehiaketako irabazlea. Ekimenak Google Earthen hiru dimensinotako teknologiagaz herriaren irudikapen onena egiten dauen lana saritu dau. Getariaren proiektua finalistetako bat izan da, besteak beste, Zielona eta Torun (Polonia), Lowel eta Evansville (AEB), eta Leominister (Reino unido) uriakaz batera.

Virtualsim enpresea izan da Getariaren alde zaharra eta portua hiru dimensinotan marraztu dituana. 2011n egin eben proiektua. Gatxa da lana garatzeko behar izan dogun denporea kalkuletea, baina seguru mila ordu baino gehiago izan dirala, adierazo dabe Getariako ekimenaren arduradunek. Danetara, 3Dko 150 modelo baino gehiago aurkeztu ditue. Orain, Getariak herriko eskola publiko batera bideratuko ditu lortutako 25.000 dolarrak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu