UPV/EHUk 2011an tesia irakurri daben 306 doktoreak omenduko ditu

Bizkaie! 2012-05-16 12:11

Igaz, 91 tesi Zientzia Esperimentalak ezagutza-arlokoak ziran, 71 Gizarte eta Zuzenbide Zientziak; 63 Irakaskuntza Teknikakoak; 45 Osasun Zientziakoak eta 36 Humanidadeak. Horreetatik guztietatik 37 euskeraz aurkeztu zituen, hau da, % 12,09a, 2010ean baino bost puntu gehiago.

Datorren barikuan, maiatzak 18, arratsaldeko 18:00etan, UPV/EHUko Areto Nagusian (Leioa-Erandio eremuan, Sarriena auzoa, z/g), Euskal Herriko Unibersidadeak 2011n tesia irakurri daben 306 doktore barriei (162 emakume eta 144 gizon) omenaldia egingo deutse doktoreak izentetako ekitaldian. Horreetatik, bederatzi Latinoamerikan irakurri dira. Era berean, 2008-09ko doktoregoko 29 sari bereziak emongo dira. Ekitaldi horregaz doktoreak prestatzearen eta arlo akademikoan zein profesionalean titulu hau eskuratzearen garrantzia erakutsi nahi deutso gizarteari.

Aurten, ekitaldia UPV/EHUko Master eta Doktorego Eskola barriak antolatu dau. Jakintzaren adar guztietan, master eta doktoregoko prestakuntzaz arduratuko dan zentro horrek lotura estua dauka gure inguruko I+G+B guneakaz, erakundeakaz eta enpresakaz.

Ekitaldian doktorego eta tesien garapenaren inguruko deskribapen zehatza egingo da. Igaz, 91 tesi Zientzia Esperimentalak ezagutza-arlokoak ziran, 71 Gizarte eta Zuzenbide Zientziak; 63 Irakaskuntza Teknikakoak; 45 Osasun Zientziakoak eta 36 Humanidadeak. Horreetatik guztietatik 37 euskeraz aurkeztu zituen, hau da, % 12,09a, 2010ean baino bost puntu gehiago.

Ekitaldiaren buru Iñaki Goirizelaia erretorea izango da, eta ekitaldiko berbaldia, Un nuevo marco de colaboración transfronterizo en la formación izenekoa, Paue eta Aturri-Lurraldeetako Unibersidadeko lehendakari Jean Louis Gout-ek eskainiko dau.


Egitaraua:

18:00: Segizioaren sarrera. UPV/EHUko doktore barriak izentetako aktearen irakurketa, Arantza Diaz de Ilarraza Master eta Doktoretza Eskolako idazkari akademiko andrearen eskutik.

- Master eta Doktoretza Eskolako zuzendari Miren Cajaraville andrearen berbaldia.

- Doktoregoko Sari Berezia lortu dabenei saria emotea.

- Paue eta Aturri-Lurraldeetako Unibersidadeko lehendakari Jean-Louis Gout jn.aren berbaldia: Un nuevo marco de colaboración transfronterizo en la formación doctoral.

- Doktore barrien izentapena.

- Ohorezko aurreskua.

- Unibersidadeko erretore Iñaki Goirizelaia Ordorika jn.aren berbaldia.

- UPV/EHUko Koruaren emonaldia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu