Topaguneak erronka barrien ganean jardun eban zapatuan, urteko batzar nagusian
2011-05-16 14:12 Euskerea berbagaiTopagunea Euskara Elkarteen Federazioko kideek euskera alkarteen mugimenduaren erronka barrien ganean jardun eben zapatuan, hilaren 14an, Iurretan egindako Urteko Batzar Nagusian. Gaur egun, Euskal Herriko 96 euskera alkarte dagoz federazinoan.
Martin, Uranga, Gabilondo, Mujika, Rezola, Lizaso, Goiogana eta Azpiroz nagusitu dira Gpuntuko kanporaketetan
2011-05-16 13:41 BertsolaritzeaAlaia Martin, Jokin Uranga, Nahikari Gabilondo, Manex Mujika, Agin Rezola, Beñat Lizaso, Manu Goiogana eta Asier Azpiroz nagusitu dira astegoienean Gpuntua Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen fasearen barruan jokatutako saioetan.
International PEN erakundeak urteko batzarra egin barri dau Gironan
2011-05-16 12:31 kulturbizInternational PEN erakundeko Itzulpen eta Hizkuntza-eskubideen Batzordeak urteko batzarra egin eban Gironan eguenean, maiatzaren 12an. Batzordeak gai nagusi bi izan zituan berbagai: alde batetik, ingurune eleanitzetan irakas-hizkuntza zein izan behar dan eztabaidatzea; eta bestetik, Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren lanketea. Batzarrean, Euskal PEN taldeko eta Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok parte hartu eban.
Lutxo Egia: 'gero eta kontrol eskasagoa dogu gure irudiari buruz'
2011-05-16 12:22 BarriketanIdazlea
Kukai eta Coliflor Circo-Teatro konpainien lanak saritu ditu Leioako Umore Azokeak
2011-05-16 11:14 KultureaLeioako XII. Umore Azokako Sarien Epaimahaiak Kukai konpainiaren Karrikan eta Coliflor Circo Teatroren Salir ikuskizunak saritu ditu. Danetara, berrogeita hamar talde lehiatu dira aurten. Aitamen bereziak be egin ditue epaimahaikideek, Irrwisch Theater eta Metralleta y Murmuyo konpainiei, hain zuzen be.
Kantauriko antxoa benetakoa dala bermatzen dauen zigilua sortu dabe euskal kontserbagileek
2011-05-13 15:56 Jan edanakEuskadiko kontserbagile artisauek Euskal Herriko Kantauriko Antxoa berme-markea aurkeztu dabe Bilbon. Bereizgarri honi esker, kontsumitzaileek errazago identifikau ahal izango dabe lehengaia, Kantauri Itsasoan arte tradizional selektiboez atrapautako Engraulis Encrasicholus espezieko antxoa, eta berme osoz jakin ahal izango dabe kontserben geroko elaborazinoa % 100 euskal kostaldeko kontserba-enpresek egindakoa dala.
Markos Untzetak blues doinuak batu ditu 'Mississipi' disko barrian
2011-05-13 15:51 MusikeaMarkos Untzetak blues doinuak batu ditu aurkeztu barri dauen Mississipi (Gaztelupeko Hotsak) diskoan. Robert Johnson, Buddy Holly, Elvis Presley eta Hank Williams musikariak gogoan hartu eibartarrak ditu lan barrian.
Getxoko toponimia bizikleta ganetik ezagutzeko aukera ederra
2011-05-13 13:25Getxoko Udalak eta Bizarra Lepoan euskera alkarteak Getxo ezagutzeko ibilbideak ekimena abiatu eban apirilean, eta maiatzaren 14an bigarren urteerea egingo dabe. Zapatuko ibilbide toponimiko hau bizikletaz izango da. Hitzordua 9:00etan da, Getxoko Andra mari eleizan.
No tengas miedo
2011-05-13 12:55 Zinema kritikakSei urte dira Montxo Armendarizek azkenengo pelikulea estreinau ebanetik. Orduko Obabak eta oraingo No tengas miedok ez daukie zerikusirik, ez edukian, ezta forman bere. Meritu handia dauka gai hain korapilatsua 'moralina' barik pantailaratzea.
Euskerearen etorkizuna marrazteko 100 erakunde Bermeon
2011-05-13 12:32 Euskerea berbagaiAurten, Arrain Azokan (Maiatzak 13, 14 eta 15ean) egingo dan ekitaldian arkatz-ontzia banatuko jake parte-hartzaileei, bertan, euskerearen aldeko arkatz eta kolore guztietako margoak gorde ahal izateko.
'Museoak eta memoria', Museoen Nazinoarteko Eguna 2011
2011-05-13 11:29 kulturbizMaiatzaren 18an, Museoen Nazinoarteko Eguna ospatuko da mundu osoan. Herritar guztiak kultur zentro horreek gizartearen garapenean beteten daben eginkizunari buruz kontzientzietako eguna da eta 1977tik ospatzen da, ICOM-en XII. Batzar Nagusiak Moskun hartu eban 5. ebazpenaren ondorioz.
Octave One 'Live' izango da maiatzeko Art After Dark saioko protagonista nagusia
2011-05-12 18:22 MusikeaOctave One Live eta Love of Lesbian DJ Set izango dira maiatzeko Art After Dark saioko protagonistak Bilboko Guggenheim museoan. Emonaldia maiatzaren 13an izango da.
Jazzaz gozetako hamaikatxu aukera egongo dira garagarrilean Getxon, Gasteizen eta Donostian
2011-05-12 15:47 MusikeaGaragarrila jazzaren hilabetea bihurtu da Euskadin esanez, hasi dau Isabel Muela Eusko Jaurlaritzako Turismo zuzendariak Getxoko, Gasteizeko eta Donostiako jazzaldien aurkezpena. Izan be, hiru jaialdiak garagarrilean egingo dira: Getxokoa lehenengo, 1etik 5era; Gasteizekoa, ostean, 10etik 16ra; eta, Donostiakoa, azkena, 21etik 25era.
20.000 poltsa berrerabilgarri doban Zazpi Kaleetako dendetan euskerea bultzatzeko
2011-05-12 15:02 Euskerea berbagaiAkordioa Bilboko Udaleko Euskera Sailak eta Zazpi Kaleetako Merkatarien Alkarteak sinatu dabe alkarren segidako zazpigarren urtez, bai lagunen arteko hartu-emonetan bai merkataritzakoetan geure hizkuntzearen erabilerea sustatzeko.
Bilboko Udal Musika Bandeak udabarriko denporaldiari ekingo deutso
2011-05-12 14:42 MusikeaBilboko Udal Musika Bandeak maiatzaren 13an, barikuan, ekingo deutso udabarriko denporaldi barriari Arenaleko Kisokoan, neguko kontzertu zikloan, 11.000 ikusletik gorako arrakasta ezin hobea izan ondoren.
Munduko Jendeen V. Jaialdiaren aurretik kartel eta film laburren lehiaketak antolatu ditue
2011-05-12 13:58Munduko Jendeen Jaialdiaren bosgarren edizinoa Bilbon izango da, bagilaren 22tik 26ra bitartean, eta helburua da Bizkaian bizi diran 200 kultura baino gehiagoren topagune izatea barriro be. Jaialdia 65 alkartek baino gehiagok antolatzen dabe, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesagaz.
'Nabarra' aldizkariak ibilaldi literarioa antolatu dau Durangaldean
2011-05-12 13:23 KultureaOrain dala urtebete sortu zan Bilbon Nabarrak Kultur Elkartea, eta ordutik Nafarroan egiten zan Nabarra aldizkaria Bizkaian argitaratzen dabe. Urteurrena ospatzen hasi gura dabe Nabarrakoek, horregaitik literatur-ibilaldi interesgarria atondu dabe maiatzaren 14an, zapatua.
Ia hamar mila lagun batu zituan asteburuan Arrigorriagako XVI. Clown Jaialdiak
2011-05-12 11:07 KultureaArrigorriagako Clown eta Pailazo Jaialdiak irribarre zabalagaz itxi eban domekan XVI. edizinoa. Balorazino guztiz ona egin dabe antolatzaileek. Aurten 9.500 ikusle inguru hurreratu dira Arrigorriagara, eguraldia lagun. Hogei emonalditik gora eskaini ditue. Igaz, eguraldia nahiko eskasa izan arren, 6.000 bat lagun izan ziran. Ikusleek nabarmen egin dabe gora, arduradunek azpimarratu dabenez.
Juan Manuel Gandarias katedraduna eta Medikuntza Fakultatearen fundatzailea hil da
2011-05-11 18:16Atzo hil zan Juan Manuel Gandarias Bajón Fisiologia katedraduna, 87 urte zituala. Medikuntza Fakultateko lehen dekanoa izan zan, eta Leioako Erizaintza Eskolako lehenengo zuzendari legez, lan erabagigarria egin eban UPV/EHUn osasun arloko ikasketak garatzeko.
Pello Salaburu: 'Bolonia txarto ulertu da Espainian'
2011-05-11 17:46Gaur goizean, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan, España y el proceso de Bolonia. Un encuentro imprescindible izeneko liburuaren aurkezpen publikoa egin da, Europako unibersidade-hezkuntzearen batasunaren erronkak eta haren arrakastarako giltzarriak aztertzen dituan lana.



















Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...