Mallabiko Udalak eta Euskaltzaindiak herriko toponimia batzeko hitzarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2012-05-21 12:06   Euskerea berbagai

Mallabiko Udalak eta Euskaltzaindiak herriko toponimia batzeko hitzarmena sinatu dabe. Udalaren izenean, Milagros Mondragon alkateak eta, Euskaltzaindiarenean, Xabier Kintana idazkariak sinatu dabe akordioa. Ikerketea Pello Mugartzak eta Justo Azagirrek egingo dabe.

Mallabiko toponimia jasoteko oinarrizko iturria Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak egindako ikerketea bada be, toponimia txikiaren bilketa osoa egin behar dala nabarmendu dabe. Horretarako, ikertzaileak baserri guztietan izenak jasoten ahaleginduko dira. Lanaren zuzendaria Onomastika batzordeko idazkari Mikel Gorrotxategi izango da. Proiektua gauzatzeko, EUDELen laguntzinoa hartu dabe. Datutegi zehatzaz aparte, mapea be atonduko dabe egileek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu